Ikasturtea bukatu aurretik, plazara!
Dantzari Egunak 150 haur eta heldu elkartu zituen atzo Untzagan
EIBAR.
Sábado, 16 de junio 2018, 00:25
Sanjuanak gozatu baino lehen azterketak eta ikasketetako lan guztiak ondo bukatzea dagokie ikasleei. Dantzan aritzen direnek ere ondo itxi behar dute dena eta azken proba atzo izan zuten. Portaleako dantza aretoa utzi eta Untzaga plazara hurbildu ziren Dantzari Eguna ospatzeko.
Publicidad
Haur, gazte eta urte gehiago dituzten gazteen artean 150 bat dantzari bildu ziren. Haiekin, Kezkako txistulariak, Jainaga eta Narbaiza trikitilariak, Elgoibarko dultzaineroak eta hainbat haizezko musikari eibartar aritu ziren. Azken hauek nagusiak aurkeztutako Lapurdiko inauteri-dantzekin batera. Umeen dantzen artean nobedadea Biarritzeko San Martin ezpata-dantzaren arku-dan-tza izan zen. Eguraldiari aurre eginez, urtean zehar landutako hainbat euskal dantza aurkeztu zituzten. Publikoak Untzagako harmailak aterkiz bete zituen San Juan jaietako usaina hartzen ari den asteburu hasieran.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión