Ikasle 'eusLiderrak' sortzeko bidean

Aldatzen ere 'eusLiderrak' programako kamisetak jantzita agertu ziren ikasleak talde argazkirako./
Aldatzen ere 'eusLiderrak' programako kamisetak jantzita agertu ziren ikasleak talde argazkirako.

Bigarren Hezkuntzako 250 ikaslek hartu dute parte hizkuntza ohituretan euskararen erabilera sendotu nahi duen programa batean

Félix Morquecho
FÉLIX MORQUECHO EIBAR.

Eskola garaian gauza asko ikasten dira, ikasgai pila eta milaka ariketa gainditzen dira urtez urte. Baina horretatik asko galtzen da denboraren poderioz. Zer geratzen da pertsonaren ezagutzen barnean? Erabiltzen dena. Horregatik euskara ikastea ez da nahikoa ikasgai bezala har-tzen bada. Erabiltzea funtsezkoa da norberaren bizitzaren parte izateko. Horregatik 'eusLiderrak' bilatzerakoan ikasleengan jarri dituzte begiak.

Izen berezi hori duen programa Ahize-AEK, Eibarko Udala, Eibarren Akebai plataforma eta hiriko ikastetxeen elkarlanetik jaio da. Ikasturte honetan 'eusLiderrak' bere estreinaldia bizitzen ari da baina helburua da orain egindako lanak datorren urteetan jarraipena izatea.

Lehen datu positiboa ikastetxeen partehartzean dago, Eibarko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) ematen duten ikastetxe guztiak sartu dira ekimenean, eta horri esker 250 bat gaztek 'eusLiderrak' izateko aukera izango dute. Aldatze, Itzio, La Salle eta Eibar BHIko ikasgelek saioak bizi izan dituzte oraindik jarraipena duen planaren barruan.

Proiektu honen xede zuzena gazteen hizkuntza ohituretan eragitea eta euskara gehiago erabiltzearen aldeko aldaketa sustatzea da. «Beste edozein ohitura aldatzeak bezala, ahalegina eskatzen du honek ere, oraindik ez baitago horren ordezko pilularik. Baina aldaketa hori modu atsegin eta dibertigarrian ere egin daiteke, eta gainera ez da zertan aspergarria izan behar. Horretarako, eta parte hartzaileen interes arlo eta motibazioetatik ahalik eta gertuen, helburu hauek erdietsi nahi ditugu: hizkuntzekiko begirune handiagoa izatea, hizkuntz portaera berriak sor-tzea eta gazteen hizkuntza-lidergoa indartzea» diote antolatzaileek.

Boluntarioak

Egitasmoak hiru fase ditu. Lehenengoa erakundeen atxikimendua eta parte hartzaileen jakin-mina ase-tzeko kanpaina izan zen, eta bigarren fase batean aurrez aurreko hiru saio egin ziren ikasle guztiekin. Bertan, portaerak aldatzeko aukerak landu eta eredu praktikoak azaldu zitzaizkien. Parte hau bukatzean ikasleek berri honetan azaltzen diren argazkietarako bildu ziren. Hirugarren fasean beste hiru saio egingo dira baina bertan parte hartuko dutenak ez dira denak izango, izena ematen duten boluntarioak baizik. Ekintza sozial bat garatzeko lanketa egingo da eta amaitzeko, ikasleak aukeratu eta antolatutako ekintza burutuko da. Beraiek izan daitezen datorren ikasturteko 'eusLiderrak'.

 

Fotos

Vídeos