Euskaraldia plazan partekatzeko eguna

Txikiek eta handiek, denek parte hartu dute Euskaraldian. Irudian, atzo Untzaga plazan. /  ARGAZKIAK FÉLIX MORQUECHO
Txikiek eta handiek, denek parte hartu dute Euskaraldian. Irudian, atzo Untzaga plazan. / ARGAZKIAK FÉLIX MORQUECHO

Euskararen nazioarteko Egunak Euskaraldiaren amaiera ospatzeko balio izan zuen atzo Untzagan | Aurreko hamaika egunetan bizitako zentzu guztietako esperientziak partekatu zituzten atzo ahobizi, belarriprest zein bihotzgoxoek

Félix Morquecho
FÉLIX MORQUECHO EIBAR.

'Hau hasiera besterik ez da' bota zuten atzo gogoz gainezka. Euskaraldiak bere hamaika egunak bete ditu jada, baina hamaika gehiago etorriko dira ariketa honen ostean. Bizipen asko plazaratu ziren atzo, eta pila izan dira azken egunetan han eta hemen amankomunean jarri direnak kafe baten inguruan edo kaleko elkarrizketetan. Euskaraldiak eman du zer esana eta hori ez da gutxi. Horregatik atzo ospa-tzeko eguna izan zen.

Euskaraldia antolatzerakoan datak ez ziren hala nola jarri. Hamaika egunak Euskararen nazioarteko egunean ziren bukatzekoak eta horregatik ospakizun bikoitza bizi zen atzo. Untzaga plaza ekitaldien eszenatokia bilakatu zen astelehen arratsalde batean, egun bat aurretik ospatu zen herri-bazkariari jarraipena emateko. Eguneko giro hotzari buelta eman zioten bertara hurbildu zirenek, gehienak ahobiziak, baina baita belarriprest eta bihotzgoxoak. Denen artean pegatinaz bete zituzten bi horma-irudi plazan zin-tzilik jartzeko. Bertan 'Hau hasiera besterik ez da' leloak euskaraz bizi-tzeko gogoa erakutsi zuen Txaltxa Zelai eta Untzagako hormetan.

Euskaraldiaren lehen erdia pasatu eta gero izenematea itxi egin zen, eta ordurako 3.735 eibartar bazuten bere txapa. Horietako 2.378 ahobiziak izan dira, 913 belarriprestak eta 444 bihotzgoxoak. Atzoko ekitaldian beraien bizipenak, esperien- tziak edo anekdotak idazteko aukera izan zuten, eta mikrofonotik plazara eta herri osora zabaltzeko ere. «Konturatu naiz ohitura aldatzea oso zaila dela. Ezezagunekin errazagoa da, baina betiko jendearekin zaila da», zion belarriprest batek. «Nire anai-arrebarekin hasi naiz hitz egiten euskaraz, eta hori niretzat oso garrantzitsua da», zion beste batek. «Veía como otros me miraban alegremente por llevar la chapa y saber que aunque no sabía euskera estaba a favor», plazaratu zuen bihotzgoxo batek.

Ez da erraza hamaika egunak pasatu eta gero ondorio zehatzak ateratzea eta hori sumatzen zen ere atzo antolatzaileen artean. Aurrepausoak baloratzen zituzten ba-tzuk, partehartze zabalagoa espero zuten besteek, eta sentimen edo bizipen horiek paperetan idazten joan ziren. Hamaika egun eta gero txapak gordetzeko momentua ailegatu da baina atzoko leloari jarraituz euskara ez da kajoian uzteko osagarri bat. Nahiz eta luzea izan, bidea irekita dago.

Euskaldunberriekin berbetan

Euskararen erabilera indartzeko ekintzak ez dute etenik eta horregatik 'Hamaika berbaldi' egitasmoak urteko azken saioa antolatu du datorren astearterako, hilaren 11, arratsaldeko 19.00etan. 'Berbaldi interaktiboa: euskaldun berriak betiko berri?', izenburua izango du eta bertan M. Jesus Martin, Mohamed-Fadel-Taleb Mohamed, Sara Lamas eta Alina Ivan izango dira, Mariano Luke dinamizatzaile lanetan arituko delarik. Udaletxeko barruko patioan izango da eta sarrera irekia da.

 

Fotos

Vídeos