Borrar
Debako Santa Maria elizako klaustroa bisitatuko da. GEOPARKEA

Geoparkeko bisita kulturalak doan asteburu honetan

Deba, Mutriku eta Zumaian egingo dira larunbatean, eta azken honetan bakarra igandean

ANDER SALEGI

Deba

Osteguna, 25 otsaila 2021, 21:01

Comenta

Euskal Kostaldeko Geoparkeak bere bisiten eskaintza ezagutzera emateko doako irteera gidatuak eskaini ditu pasa den asteburuetan. Ekimen hauek izaten ari diren arrakasta ikusita, asteburu honetan, otsailaren 27 eta 28an, Geoparkeak doako bisita kulturalak eskainiko ditu Deban, Mutrikun eta Zumaian.

Leire Barriusoren, Geoparkeko kudeatzailearen, esanetan «bisita kulturalak indartzea da aurtengo Geoparkearen erronketako bat eta eskaintza honek horri erantzun nahi dio. Geoparkeak, ondare natural eta geologikoaz gain, ondare kultural oso aberatsa dauka eta hori balioan jar-tzeko, herritarrei aukera eman nahi diegu Geoparkeak gorde-tzen duen altxor kulturala ezagutzeko».

Hau da larunbat eta iganderako programatu den doako bisita gidatu kulturalen eskaintza: laurnbatean, hiru herrietan zerbait antolatu da: Zumaian: 'Flyscheko olagarroa', 11:30ean, euskaraz. Mutrikun: 'Arrietakua Jauregia', 11:30ean, gazteleraz. Deban: 'Gotikoaren altxorra', 16:00etan, euskaraz.

Igandean, otsailaren 27an, Zumaian antolatu da ekintza bakarra: 'Euskararen enigma' 11:00ean, euskaraz.

Erreserbak webgunean egin behar dira, eta geokultura21 des-kontu kodea ipini behar da erreserba dohain eskuratzeko. Gainera, bisita kultural hauez gain, bestelako bisitak ere programatu ditu Euskal Kostaldeko Geoparkeak, besteak beste, irteera geologikoa edota Algorri bisita. Informazio guztia eta ezaugarriak webgunean aurki ditzakezu.

Lau bisita guztira

Deban, 'Gotikoaren altxorra' izeneko bisita eskainiko da. Gipuzkoako elizarik ikusgarrienetakoa da Santa Mariakoa, Debako alde zaharraren erdi-erdian kokatua, eta euskal gotikoaren altxortzat hartzen da. Edozein katedralekin alderatzeko modukoa da, bai dituen tamainarengatik, bai bere ezaugarriengatik eta apaindura aberatsarengatik ere. Bisita honetan, eliz atari polikromatu bikaina eta XVI. mendeko klaustroa, Gipuzkoako zaharrena, miretsiko ditugu. Ordu bat eta erdiko iraupena izango du gutxi gorabehera.

Mutrikun, Arrietakua jauregia ezagutzeko aukera egongo da. «Murgildu Euskal Kostaldearen itsas historian XVIII. mendeko jauregi zoragarri honetan barrena», diote antolatzaileek; Antonio de Gaztañeta eta Kosme Damian Txurruka itsasgizonena izandako jauregi honetan gaurdaino bertan bizi izan da familia eta bere horretan mantendu da, Mutrikuko hirigune historikoan.

Zumaian bi ekintza antolatu dira. Alde batetik, larunbatean 'Flyscheko olagarroa. Geoparkeko kostaldean barrena' bisitan, flyscheko olagarroa harrapatzeko antzinako arrantza-teknikak eta sukaldaritza-tradizioa ezagutuko dituzte parte-hartzaileek. Izan ere, olagarroa da natura-ingurune liluragarri honetako ikur nagusia. Eta, esperientzia honi amaiera biribila emateko, pintxo eder bat eta txakolina dastatuko dituzte. Eta beste alde batetik, igandean 'Euskararen enigma' izenpean, ondoko proposamena luzatzen dute: «Europako kulturarik antzinakoenetakoa ezagutu nahi duzu? Eta gure kontinentean zaharrenetakoa den hizkun-tzaren bitxikeria batzuk ezagutu nahi? Zumaiako alde zaharrean egingo dugun bisita gidatu honetan, euskal kulturaren, hizkuntzaren, mitologiaren, kirolaren eta tradizioen alderdirik ezezagunenak deskubrituko ditugu. Gainera, antzinako arrain salmenta aretoa ezagutzeko aukera izango dugu eta pintxo bat dastatuko dugu».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Geoparkeko bisita kulturalak doan asteburu honetan

Geoparkeko bisita kulturalak doan asteburu honetan