Las diez noticias clave de la jornada
Zatika taldeko txirrindulariek gogotsu heldu diote denboraldiari.

Urretxu

Zatikako neskak, lehia bizian

Cristina Limia

Urretxu

Martes, 15 de julio 2025, 20:44

Goierri Kirol Elkarteko Zatika emakumezkoen txirrindulari taldeak Leonen burututako Espainiako Kopako proban parte hartu zuten aurreko larunbatean. «Aurtengo Kopako azken lehia izan zen eta taldeko partaide guztiek amaitu zuten beraien mailako lasterketa. Elite Sub-23 mailakoan gure lau txirrindulari izan genituen sprintean, taldeko lan bikaina eginez. Lan honek ez zuen saririk izan podioan azken uneko tentsio eta ezbehar baten ondorioz. Hala eta guztiz ere, taldeko zuzendaria den Marcelo Favrek Zatikako neskek egindako talde lan bikaina goraipatzen du», azaltzen dute. Igandean berriz Asturiasen, Pola de Sieron, izan ziren txirrindulariak lehian. «Maila nagusian eguneko ihesaldian Ziortza Ortiz izan genuen, azkenean bederatzigarren postuan helmugaratu zen. Taldeka berriz, hirugarren postuan sailkatu zen Zatika», nabarmentzen dute.

Publicidad

Uztailaren 19tik 21era taldeko Junior eta Sub-23 mailakoak Iruñeko Itzulian parte hartuko dute. «Hiru eguneko lasterketa polita dute aurretik eta gogotsu daude txirrindulariak Nafarroako errepideetan beraien burua estutu eta lan txukuna egiteko», adierazten dute taldeko arduradunek.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad