Urretxu
Gainzuri Egunaz gozatu zuten ostiralean eskolako ikasle, guraso eta langileek elkarrekinGainzuri ikastetxeko ikasle, guraso eta langileek Gainzuri Egunaz gozatu zuten ostiralean. Hiru urteko umeetatik hasita seigarren mailaraino, 500 ikasle inguru elkartu ziren Santa Barbaran. Elkarrekin makina bat jolas eta tailer egin zituzten goizean zehar. Puzgarriak ere izan ziren denen gozamenerako. Bazkariaren ostean, pailazo baten ikuskizuna eta dantza emanaldiak izan ziren protagonista. Batxillergoko ikasleek ere parte hartu zuten Santa Barbarako ekintzetan, seigarren mailakoekin batera hainbat jolas gidatuz.
Iluntzean Gernikako Arbola plazan bildu ziren denak, eskolako festari amaiera borobila emanez afari batekin.