Urretxu

Euskaraldiaren baitan, mikro ipuin lehiaketa antolatu da Urretxun eta Zumarragan

Lanak hilaren 30erako aurkeztu beharko dira eta bi kategoriatan jasoko dira, haurrena (16 urtetik beherakoak) eta helduena

C. L.

URRETXU.

Miércoles, 9 de abril 2025, 20:55

Urretxuko eta Zumarragako Udaletako euskara sailek, Euskaraldiko egitarauaren barruan, mikro ipuin lehiaketa antolatu dute. Parte hartzeko aukera zabalik dago Urretxun edo Zumarragan, bizi lan egin edo ikasten duen edonorentzat, bi kategoriatan: haurrak (16 urtetik beherakoak) eta helduak. Gaia librea izango da, eta lanek 500 eta 1.000 karaktere artean izan beharko dituzte.

Publicidad

Lanak apirilaren 30erako aurkeztu beharko dirasustapena@urretxu.eus edoeuskara@ zumarraga.eus helbide elektronikoetara bidalita.

Bidalketa egiterakoan, parte hartzaileek izen-abizenak eta telefonoa zehaztu beharko dituzte. Literaturan adituak diren pertsonek osatutako epaimahaiak zehaztuko du nortzuk diren saridunak. Sari-banaketa maiatzaren 22an izango da, 18:00etan, Areizaga Kalebarren Plazan. Bi kategorietan hiruna sari banatuko dira, eta egunean bertan jakinaraziko da saridunak nor diren.

«Informazio gehiago nahi izanez gero, Urretxuko Euskara zerbitzuarekin jar zaitezkete harremanetan 943 03 80 88 telefonora deituta edota sustapena@urretxu.eus helbidera ida-tzita. Animatu parte hartzera!», gonbidatzen dute..

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad