Borrar
Iparragirreren erretratua.

Iparragirre, etxera bueltan

Asteazken honetatik urriaren 15a arte Urretxun koblakariaren argazki erakusketa bat ikusteko aukera egongo da

El Diario Vasco

Miércoles, 7 de septiembre 2016, 12:57

Asteazken honetatik urriaren 15a arte Urretxuko kultur etxean Iparragirre koblakariaren argazki erakusketa bat ikusteko aukera egongo da. Inaugurazioa ostegun honetan izango da, 19:00etatik aurrera eta argazkilaria Jon Gozalez da.

Joan zen uztailaren 25ean 18 urte bete ziren Urretxuko plazan, Iparragirre koblakariaren begiradapean, jolasten zuen 15 urteko Jonek Burgos aldeko lurretara joan zenetik.

Bizar txuriko pertsonaia kutun hark bere gitarrarekin mundu berri batera eraman zuen Urretxu bere jaioterriaren izena, baita Euskal Herri osoarena ere. Orain, dirudienez, errepikatu egiten da historia.

Jon Gonzalezek, bere argazki kamerarekin, pertsonaia haren abenturak eta zoritxarrak ezagutarazten ditu Burgosen. Erakusketa Urretxura dator, koblakari berezi hau ezagutzera gerturatu nahi duten guztien gozamenerako.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Iparragirre, etxera bueltan

Iparragirre, etxera bueltan