Borrar
Gazte Bidean. Uztailaren 5etik lehenengo asteko irteerak.

Gazte Bideanek prest du udako eskaintza

F.J.A.G.

Jueves, 9 de junio 2016, 13:52

Gazte Bideanek, Urretxu eta Zumarragako nerabeentzako udal zerbitzuak, hainbat ekintza antolatu ditu udan. Aurreko urteetan bezala, Gazte Bidean zerbitzuak 2001-2004 urte bitartean jaiotakoentzat irteerak antolatuko dituzte uztailaren lehenengo bi asteetan zehar. Irteera horietan guztietan kirola eta aisialdi jarduerak izango dira, hainbat herri eta hiritan. Eguneko irteerak badira ere astero gau bat elkarrekin pasako dute gazteek. Horrela, bi asteetako lehenengo gaua Santa Barbara-ko aterpetxean pasako dute eta hurrengo egunetan jarduera desberdinak egingo dituzte egun osoan zehar, goizean atera eta iluntzean itzuliz.

Lehenengo astean, Donostiara joango dira piraguismoa egitera eta Bilbora Laser-gunean jolastera. Bigarren astean, berriz, Txindokiko Itzala-n abentura parkea bisitatuko dute eta eskalada egingo dute, Landako urtegian Kayak eta Zumaian Surf egiten ikasiko dute, hondar- tzara egingo dute irteera aprobetxatuz.

Lehenengo asteko irteerak uztailaren 5etik 8ra izango dira, eta bigarrenekoak 11tik 15era, prezioak 50 eta 70 eurokoa da. Izena emateko epea irekita egongo da hilak 11 arte. Beraz, interesa duzuenok Gazte Bidean zerbitzutik pasa zaitezkete asteazkenetik igande bitartean, 17:00-20:00, apuntatzeko zein informazio gehiago eskatzeko.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Gazte Bideanek prest du udako eskaintza

Gazte Bideanek prest du udako eskaintza