SagarArte proiektuko azken bi afari gidatuak, biak herrian, bertan behera gelditu dira
Topa eta Argindegi ostatuetako afari gidatuen data berriak ahal den azkarren jakinaraziko ditu SagarArte elkarteak
MIRYAM GALILEA
ezkio.
Jueves, 19 de marzo 2020, 00:16
Otsailaren erdialdean SagarArte elkartearen proiektu berriaren inaugurazioa aurrera eraman zen, «Herriko ostatuak» deritzon egitasmo berri honetan Gipuzkoako sei ostatuek parte har-tzen ari direlarik, afari gidatu bereziak aurrera eramanez. Lehenengo lau afariak aurrera eraman dira dagoeneko eta arrakasta handiarekin gainera, baina azkeneko biak bertan behera geratu dira, bi hauek Ezkion ospatu behar direlarik.
Publicidad
Alkiza, Larraul, Mutiloa eta Zeraineko ostatuek euren afari gidatu bereziak aurrera eraman dituzte dagoeneko, otsaila eta martxoa bitartean, eta SagarArteko arduradunen hitzetan, oso arrakastatsuak izan dira. «Jendea oso ondo hartzen ari da eta asko gustatzen zaie. Herritarrentzat, Udaletxe eta ostatuentzat ere oso esperientzia polita izaten ari da eta jendea oso gustura dago; ekimena asko eskertu dute», azaltzen dute.
Oraindik balorazio ofizialak egin ez diren arren elkartetik egiten dutena oso positiboa da. «Mugimendu asko sortu da, bertako prentsaz gain kanpokoa ere etorri da eta adibidez Madrilen edo Bartzelonan argitaratutako publikazioek harrera oso ona izan dute», diote. Sei ostatuen egitasmoekin amaitzeko bi dira egiteke daudena, biak Ezkion: hilaren 25ean Topa ostatuan eta apirilaren 1ean Argindegin. Egungo egora dela medio bi afariak bertan behera geratu dira eta SagarArtetik informatu dute, hau guztia amaitzen denean data berriak finkatuko dituztela eta honen berri emango dutela bai Udalen bitartez eta baita euren Instagram kontutik ere (@sagar_arte_).
Sagardotegiak
Astearbe Sagardotegia, sektore mailako besteak bezala jendearekiko zerbitzu publikoak bertan behera utzi ditu egoera hobetu arte, euren ateak konkretuki ostiralean itxi zituztelarik; hala ere, lanean jarraitzen dute gogoz. «Orain ari gara sagardoa hobetzen, kimaketa guztiak egiteko aprobetxatuko dugu, garbiketak egiteko... lanean jarraitzen dugu. Azkenena martxoa hilabete polita izaten da eta asko suposatzen du honek ekonomikoki, baina orain egoera aztertu eta aurrerantzean nola jokatu behar dugun ikusi behar dugu, ezjakintasuna dela eta ahal den neurrian. Baina gogotsu eta indarrekin gaude. Lehenego gauza osasuna da, eta gero, gerokoak», diote SagarArtetik.
SagarArte
Astarbe Sagardotegiak bultzaturiko irabazi asmorik gabeko elkartea dugu SagarArte. Egitasmo honetan parte hartzen ari diren sei ostatu hauek bertako produktuan oinarrituriko gastronomia proposamen bereziak lantzen dituzte, eta gainera, Ostatuen arteko elkarlana sustatzen dute, konkretuki kasu honetan Alkiza, Ezkio (Argindegi eta Topa), Larraul, Mutiloa eta Zeraineko ostatuak.
Publicidad
«Herriko ostatuak» lanaren barruan arte sortzaile gazteen hemezortzi obra, sei ostatuetara eraman dituzte otsailan hasi eta apirila bitartean ospatu behar zen proiektu honetan. Horrela, SagarArteko sortzaileen sorkuntzetan oinarrituta Herriko Ostatu bakoitzak bost plater prestatuko ditu. Sarrerako bat, lehen plater bat, arraia duen plater erdi bat, haragia duen beste plater erdi bat eta postrea. Afari gidatu formatoan, platerak aurkeztu aurretik SagarArteren sorkuntzak azalduko dira, «obren atzean dagoen kontakizuna mahai gainean jartzen dugu eta platerarekin duen harremana lantzen dugu. Bi elementu hauek amankomunean sagarra eta sagardoaren kultura dutenez, sagardoa ezberdinekin uztartzen ditugu obrak eta platerak», azaldu zuten aurkezpenean SagarArtekoek.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión