Legazpi
Balantze onarekin itxi du udako eskaintza Legazpiko Nerabeentzako ZerbitzuakIrailaren 13an, ohiko ordutegian irekiko da berriro Gazte-txokoa, bai astegunetan baita asteburuetan ere
El Diario Vasco
Lunes, 7 de agosto 2023, 21:47
Legazpiko Nerabeentzako Zerbitzua oporretan dago. Udako ekintzak uztailaren 22an amaitu ziren eta irailean berriro itzuliko dira 11 eta 17 urte bitarteko nerabeekin kalean, gizarte sareetan eta Gazte-txokoan esku hartzeko prest.
Publicidad
Irailaren 1ean eta 6an hezitzaile-taldeak barne lana egingo du. Irailaren 7an eta 8an, oporren ondorengo hartu-emanetan murgilduko dira Gizarte sareetan eta kalean; eta Agorreko Santikutzak pasa eta gero, irailaren 13an, Gazte-txokoa ohiko ordutegian irekiko da berriro, bai astegunetan baita asteburuetan ere.
Dena den, antolatzaileek azaldu dutenez, «nerabeek primerako uda pasa dute», Nerabeentzako Zerbitzuan antolatu diren jardueretan. Batetik, herritik kanpo hainbat irteera egin dituzte: Olaberriako kartingera, Hernaniko igerilekura, Donostiara, hondartzara egun batean eta Ihes-gelara (Escape Room-era) beste batean.
Bestetik, Gazte-txokoko lau paretetatik kanpo, baina herriko gune ezberdinetan, hainbat jarduera egin dituzte: azokako ostiral batean, Nerabeentzako Zerbitzuaren eguna ospatu dute pintxo eta musika artean; beste arratsalde batean, Hegialdera ere gerturatu dira eta Laubide auzoko oinezkoentzako gunean tonbola eta fruta-brotxetak eskaini dituzte; eta beste batean, errekan freskatu dira.
Bukatzeko, Gazte-txokoa erabiltzaile guztientzat erakargarriagoa izan dadin, nerabe talde batek burdinazko mahaien hankak margotu ditu. Eta ez dira bazkariak eta ospakizunak falta izan, udari ongi etorria emateko edo oporrak direla-eta agur esateko.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión