Urgente Largas colas en la AP-8 y la GI-636 en dirección a la muga
Jolasak. Helduentzako ekintzez gain, haurrentzako jolasak ere izango dira festetan. GALILEA

Hemen ditugu San Pedro jaiak

Bi eguneko egitarau mamitsuarekin datoz aurtengo festak, adin guztientzako ekintzaz betea

MIRYAM GALILEA

EZKIO.

Miércoles, 27 de junio 2018, 00:19

Badatoz San Pedro jaiak herrira. Ezkioko San Migelak oraindik gogoan ditugula eta San Joan sua igaro berri dela, festa gogoa piztu da berriro ere herrian. Oraingoan, Santa Lutzi auzoan festak ospatuko dira. Aurten, bi egunetan zehar burutuko dira ekintzak eta adin guztiei egokitutako egitarau mamitsuarekin datoz.

Publicidad

Ostiralean, ekainaren 29an, San Pedro Eguna ospatuko dute herritarrek, jai egun potoloa, eta goizeko 11:00etako meza ospatu ondoren hasiko da festa giroa plazan. Urtero bezala, Goruntz Dantza Taldeko gazteek saioa eskainiko dute eta ohiturari jarraituz, amaitzerakoan luntx herrikoia egongo da, Anduaga elkarteak prestatu eta eskainia.

Arratsaldean berriro ere hartuko du egitarauak martxa, eta 17:00etan haurrentzako jolasak egongo dira udaletxe parean eta inguruetan, herriko gazteek antolatuta. Ordu bete beranduago txokolatada egongo da. Badira urte pare bat futbolin txapelketa jokatzen dela San Pedroetan, eta aurten ere ez da faltako arratsaldeko 19:00etatik aurrera pintxo potearekin batera, gainera.

Gaua iristearekin batera, 21:00etan, Mus txapelketa hasiko da eta eguna musikarekin amaituz, 22:00etan «Trikuarri» taldearen kontzertua eskainiko da plazan. Egun honetan, afaltzeko, ogitartekoak salduko dira auzoan.

Larunbata

Bigarrena eta azkena izango da larunbatekoa, baina ez horregatik garrantzi gutxiagokoa. Honetan ere, ohitura duten ekintza bikainak izango baititugu herrian.

Ostiraleko parranda ondoren, larunbatean 12:00etan elkartuko dira herritarrak plazan. Aurretik, etxean prestatutako tortilak eramango dituzte. Asko dira lehiaketa honetan parte hartzen dutenak eta bertaratutakoen artean gustura hartzen dute mokadutxoa ondoren.

Publicidad

Arratsaldean, berriz, «XVII. Santa Lutzi Saria» Torneo Euskal Herria hasiko da. Jende ugari hurbiltzen da bira ikustera, eta giro ederra sortzen da auzoan. Jarraian, eta azken urteetan egin den bezala, haurrentzako puzgarriak izango ditugu plazan, 17:15etatik aurrera.

Arratsaldeko 19:00etan toka lehiaketa hasiko da eta, honekin batera ere, futbolin txapelketaren finala aurrera eramango da. Eta eguna amaitzeko, gaueko 21:00etan Herri Afaria hasiko da Santa Lutziko plazan, ekintza honekin aurtengo festei agur esanez.

Publicidad

Herri afarian parte hartzeko tiketak udaletxean erosi behar dira eta hau lehen bait lehen egin beharko dute interesdunek, antolatzaileek behar den guztia prestatu dezaten. Afariaren prezioa, 23€ helduentzako eta 12€ haurrentzako da.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad