Udazkenerako agenda finkatu berri da Itsason
MIRYAM GALILEA
Larunbata, 23 uztaila 2022
Itsason ospatutako azken Herri Batzarrean datorren udazkenerako agenda finkatzen hasi ziren, aurrera eramango diren ekintzak anitzak izango direlarik.
Jakina da Alegian bertako produektuen denda bat martxan jarri nahi dela eta honen kudeaketa definitzeko, Gorka Egiarekin lanketa egingo da, lehenengo bilera datorren asteazkenean, uztailaren 27an izango delarik.
Antzerki saio bat aurrera eramateko intentzioa ere badago, azaroaren 20an Alegiako frontoian, 'Lehendakari gaia' antzezlana izango delarik.
Azaroaren 18tik abenduaren 2ra bitartean Euskaraldia 2022 izango da eta aurreko ekitaldietan izena emandakoei parte-hartzea berresteko eskatuko zaie irailetik aurrera. Kide berriek ere izena eman ahal izango dute eta txapak ere eskatuko dira.
Ikastaroak
Datorren ikasturterako ondorengo ikastaroak aurrera eramatea espero da: helduen estimulazio tailerra, irailaren 15etik aurrera (Alegiako elkartean); pilates, astean bitan; Tai-chi, astelehen eta asteazkenetan; eta irakurle taldearen tertulia, hurrengoa irailaren 15ean ospatuko delarik Goizalde Landabaso Etchebarry-ren 'Krakovia' liburuarekin.
Azkenik, Goierriko Irakurle taldeen Topaketaren antolaketa egingo da Itsason hurrengo urtean. «Ataungo Irakurle taldeak lekukoa pasa zigun ekainean eta hurrengo urtean gure herrian ospatuko da V. Goierriko Irakurle taldeen Topaketa. Idazlea eta bere liburua aukeratzeaz gain, topaketak eskatzen duen antolaketarako deialdia egingo da», diote.
Extracciones de sangre
La próxima cita para los donantes de sangre en Zumarraga será el martes día 26. Las extracciones se realizarán de 16.30 a 18.15. Habrá que pedir cita al 943 007 884.