Borrar
Zabor guneetan utziko dira arratsaldeko 21:00etatik aurrera. GALILEA
Ezkio-Itsaso

Traste zaharren bilketa, ostegunean

Inprimagailuetako tonerrak birziklatzeko udaletxean dagoen ontzian soilik jasotzen dira gure herrian

GALILEA

Asteartea, 26 apirila 2022, 00:03

Comenta

Sasieta Mankomunitateak, hilabetero egiten duen bezala, hilaren laugarren ostegunean egingo du herriko traste zaharren bilketa, eta apirilari dagokiona aste honetan izango da, ostegunean.

Hilabetean behin jasotzen dira herriko traste zaharrak, eta hauek ezin dira edozein ordutan atera, kokalekuari dagokionez ere leku zehatz bat dagoelarik. Horrela, herrian zehar dauden zabor-guneetan utzi ahalko dira, egunean bertan, apirilak 28, arratsaldeko 21:00etatik aurrera.

Sasietatik azpimarratu nahi dute trasteak edukiontzien kontra ez direla utzi behar, pasabidea ezin dela oztopatu eta edukiontzien erabilpena ere ezin dela galerazi. Traste zahar bezala sailkatuta dauden materialak ere gogoratu nahi dituzte: altzariak, koltxoiak, etxetresna elektrikoak (garbigailuak, hozgailuak, ordenagailuak, telebistak...) eta bestelako traste erabilezinak ere.

Bestetik, inprimagailuetako tonerrak birziklatu ahal izateko, herrikoUdaletxean kokatua dagoen ontzian utzi beharko dira.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Traste zaharren bilketa, ostegunean

Traste zaharren bilketa, ostegunean