Ezkio
San Pedro jaiak ospatuko dituzte ostiraletik aurrera EzkionSan Pedro jaietaz gozatzeko egitarau borobila prestatu dute Ezkion. Festak ostiralean, larunbatean eta ekainaren 29an, San Pedro eguna, ospatuko dituzte.
Publicidad
Ostiralean, 17:00etan hasiko dira haurrentzako puzgarriekin. 19:00etan, txupinazoa bota eta buruhaundiak irtengo dira. Ondoren, herriko sagardogileen sagardo dastaketa egingo da, musikaz alaitua. 21:00etan, Ganbara Guraso Elkarteak eskainitako ogitartekoekin afaltzeko aukera izango da eta 22:00etan, 'mozorro gauari' hasiera emango diote DJ Oixanirekin. Mozorro onenak saria jasoko du.
Larunbatean, auzolanean plaza garbitu eta mahaiak jar-tzeko elkartuko dira 11:30ean. Ordu berean, haurrentzako toka saioa hasiko da. 12:30ean, helduek hartuko dute lekukoa tokan. 13:00etan, poteo herrikoia egingo dute Astiazaran II eta Narbaiza trikitilariekin. 14:30ean, herri bazkaria ospatuko dute. Tiketak aldez aurretik egon dira salgai Udaletxean. Bazkal ostean, bingoa egongo da. 21:00etan, afaltzeko tartea egongo da ogitartekoekin euskal kantuak abestuz eta 23:00etan, 'Muxutruk Erromeria' taldeak dantzan jarriko ditu haur, gazte eta helduak. Festak ekainaren 29an amaituko dira. San Pedro Eguna meza bereziarekin hasiko dute, 11:00etan. 12:00etan, hamaiketakoa egingo dute eta 17:00etan, ume jolasak eta txokolatada egongo dira
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión