Ezkio
San Pedro jaiak antolatzeko bilera ostiralean Anduaga ElkarteanEl Diario Vasco
ezkio-itsaso.
Asteartea, 13 otsaila 2024, 21:28
Oraindik egutegian urrun daudela badirudi ere, Ezkion buruan dituzte jada aurtengo San Pedro jaiak, eta ekaina iristen denerako dena prest izan nahi dutenez, haiek antolatzen bilera egingo dute jada aste honetan. Ostiralean izango da, otsailak 16an, arratsaldeko 17:00etan Anduaga Elkartean. Udaletik parte hartzera animatu nahi dituzte herritarrak.