KzGuneako tutorearen bisita irailean jasoko dugu
Arratsaldez izango da, datorren irailaren 15ean eta aurretik hitzordua eskatu beharko da
GALILEA
Ezkio-Itsaso.
Larunbata, 6 abuztua 2022, 00:14
Herriko liburutegiko txoko batean kokatuta daude KzGuneako bi ordenagailuak, hauek liburutegiko ordutegian erabilgarri egoten direlarik. Hala ere noizbehinka KzGuneako tutorearen bisita jasotzen dugu herrian, egon daitezken zalantzak argitu edo ikastaroren egiteko, eta hurrengoa irailaren erdialdera izango da.
Arratsaldeko 16:00etatik 17:45ak bitartean, irailaren 15ean, izango da dinamizatzailea herriko KzGunean. Bertaratzeko aldez aurretik hitzordua eskatu beharko da, eta horretarako bi bide daude. Alde batetik www.kzgunea.eus/cita-previa helbidea erabiliz edota 945 062 555 telefono zenbakira deituz, astelehenetik ostiralera 9:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00ak bitartean.
Zerbitzuak
KzGuneak hainbat zerbitzu eskaintzen ditu kurso osoan zehar, besteak beste informazio orokorra, izapideak (BakQ, Metaposta), aurrez aurreko tutoretzak eta nabigazioa.
Informazio gehiago lortzeko www.kzgunea.eus web orrian bisita daiteke.