Ezkio-Itsaso
Korrika eta arto zorroekin apaingarriak egiteko tailerra larunbatean ItsasonGoizeko 7:30ean iritsiko da euskararen aldeko martxa eta ondoren gosaria izango da Zelai-Ondo elkartean
A.U.
Ezkio-Itsaso
Asteartea, 19 martxoa 2024, 20:47
Larunbatean martxoaren 23an, Korrikaren 23. edizioan parte hartuko du berriro ere Itsasok lekukoa eramanez.
Pasa den ostegunean Irundik abiatu zenetik, AEKk antolatzen duen euskararen aldeko martxa erraldoiaren lekukoa Euskal Herrian barrena dabil etenik gabe. 2.700 kilometro egin ondoren, martxoaren 24ean Baionan amaituko da, baina aurretik egun osoan emango du Gipuzkoan larunbatean.
'Harro herri' Korrikaren aurtengo leloari erantzun nahi izan dio Itsasok ere, eta ondorengo egitaraua prestatu du larunbaterako: goizeko 7:00etan Alegiako Zelai-Ondon elkartuko dira parte hartzaileak oinez Uribarko bidegurutzeraino joateko. Izan ere,➢ 7:30ean lekukoa hartu eta Altzibarreraino joango dira korrika
Ondoren herriko produktuekin Zelai-Ondo elkartean gosalduz amaitu dute. Izena alde aurretik eman behar da udaletxean (943 477 790 edo udala@itsaso.eus).
Tailerra arratsaldean
Bestalde, herriko sortzaileen lanak ezagutarazteko asmoarekin, arto zorroekin eginiko apaingarrien tailerra antolatu dute larunbat arratsalderako, 16:00etatik 18:00etara, Itsasoko Eskola zaharrean. Tailerra Maite Albisu Badiolak emango du eta aldez aurretik udaletxean izena ematea komeni da (943 477 790 edo udala@itsaso.eus)
Herri batzarra ostiralean
Martxoaren 22rako, ostirala, antolatu dugun Herri Batzarra antolatu dute eta bertaratzeko deialuzatzen zaie itsaoarrei. Bertan, azaroko batzarraz geroztik emandako pausoak landuko dituzte: Batzar Nagusi eta Foru Aldundiko Auzo Udalari buruzko azken berriak, Goiko Ostatuko proiektua, Alegiko denda, led argiteria, zuntz optikoa, bide-konponketak (azken euriteek egindako kalteak), Alegiko Miranda Etxea, kolunbarioa, agenda kulturala, eta, bukatzeko, norberak lekarkeena. Itsasoko ganbara aretoan izango da, 19:00etan hasita.
Kultura Batzordea Ezkion
Bihar, martxoaren 21ean Ezkioko udaletxean arratsaldeko 18:00etan kultura batzorderen bilera izango da eta herritarrei parte hartzera animatzen die Udalak.
Mahaien zozketa
Datorren apirilaren 21eko hauteskundeetarako mahaiak osatzeko zozketa bihar 17:30ean egingo da udaletxeko batzar aretoan.