Ezkio-Itsaso
'Kizkitzako eguna' ospatuko dute astelehenean egitarau borobilarekin'Kizkitzako eguna' egitarau oparoarekin ospatuko dute astelehenean. Eguerdiko 12:00etan meza egongo da (eguraldia ona bada, plazan). 13:00etan erromeriari hasiera emango diote Baltzola eta Andonegi trikitilariekin, 14:00etan bazkarirako tartea izango da eta 16:00etan erromeria izango da berriz. 17:30ean toka lehiaketa herrikoia egongo da eta 20:30ean Itsasoko plazara jaitsiera egingo dute. Honekin batera, Mandubiko Bentan Imanol Intxausti eta Iñaki Larrañaga trikitilariekin erromeria egongo da eguerdian eta arratsaldean eta 21:30ean afaria ospatuko dute Itsason Baltzola eta Andonegiren doinuekin. «Norberak bere afaria eraman dezake edo Ostatuan prestatuko den odolki, patata eta arrutza-nahasia eta oilaskoa saltsan afaldu aldez aurretik izena emanez, azken menu honen prezioa 18 eurokoa izango da, postrea eta edaria barne», azaltzen dute.