Borrar
Kirikoketa erakustaldiak egingo dira egun hauetan zehar, zanpaketak, antzezpenak eta bestelako ekintzekin batera. ARGAZKIAK GALILEA
Ezkio-Itsaso

Igartubeitik gaur emango dio hasiera XXI. Sagardo Asteari, urriaren 14ra arte

Kirikoketa ikuskizuna, Kortabarria familiaren antzezpenak, sagar erakusketa eta zanpaketak izango dira egun hauetan

MIRYAM GALILEA

Larunbata, 8 urria 2022, 00:10

Comenta

Urteko ospakizunik garrantzitsuena da abiatzen dena Igartubeitin, gaurtik hasi eta urriaren 14ra bitartean Sagardo Astearen festa aurrera eramaten delarik, kirikoketa, antzezlanak eta noski dolarea martxan ikusteko aukera egongo da bertan, urteko aukera bakarra izanik.

Ezkio-Itsasoko Igartubeiti baserri Museoak Sagardo Astearen XXI. edizioa izango du aurtengoan. Zazpi eguneko egitarauarekin datoz, Kortaberria familiaren antzezpenak, kirikoketa erakustaldiak eta sagarraren ziklo naturalari balioa eman nahi dion erakusketa ere dago aterpean, besteak beste.

Oraingo honetan, bisitariak duela mendeetako jarduera honen lekuko izango dira, dolarea martxan eta sagarraren prentsaketa zuzenean ikusiz. «Igartubeiti baserriak urteak daramatza Sagardoaren Astean jotzen den sagarra bere ingurutik etor dadin apustu egiten, baina zoritxarrez, sagarraren goraldi erritmoak eta lurraldeak jasan duen lehorte lazgarria direla eta, museoak Gipuzkoako beste toki batzuetatik ekarritako sagarra erabili behar izan du», azaltzen dute museotik.

«Seinale argia da inoiz baino beharrezkoagoa dela Ezkioko museoak egiten duen jasangarritasunaren balioa nabarmentzea», diote. Aurtengo edizioan, Igartubeitik Sagardoaren Astea jasangarritasunaren erakusgarri izatearen aldeko apustua egiten jarraitzen du, ikusgai dagoen sagar guztia Ezkiokoa, Igartubeitiko sagarrondoen zati bat eta baserritar batzuen beste zati bat izatea lortuz.

Kirikoketa eta antzezpenak

Gaurko egunean, bihar eta urriaren 12ko sagar jotzetan kirikoketa talde bat izango da Igartubeitin. Kirikoketa, sagarrak jotzean sortzen den erritmo soinua dela gogoratzen dute baserritik. 'Sagar joaleak', Igartubeitik antolatutako eta JuanMari Beltranek, Euskal Herriko musikaren ikertzaile, eragile eta irudi garrantzitsuenetakoak, eskainitako lantegi batzuetan sortutako taldeko partaide dira.

Bestetik, Sagardo Asteak Igartubeiti baserrian bizi izandako pertsonaien bitartez Igartubeiti baserria ezagutzeko aukera ere eskaintzen du, Kortabarria familiaren bizimodua irudikatuz. Asteburuan eta jaiegunean, goizeko 11:15etik aurrera, Urretxu-Zumarragako Karmakros antzerki taldeak eta Amaia Ruiz de Galarretak, aktore tolosarrak, Kortaberria familia, XVII. mende hasieran baserrian bizi izandakoa antzeztuko du.

Sagarra jarduera honetako protagonista da. Sagardo Astean, Igartubeitiko sagarrondoetako sagar mota ezberdinen erakusketa ere dugu bertan.

Dolarea

Igartubeitiko dolarea martxan urriak 10, 11, 13, eta 14 ikusi ahalko da, goizeko 11:30ean; eta gaur, bihar eta hilaren 12an eguerdiko 12:00etan. Antzezpenak baserrian berriz, egun hauetan ere izango dira goizeko 11:15etik aurrera. Azkenik, kirikoketa eguerdiko 12:00etan aurrera eramango da.

Sagardo Astea, urteko jarduera puntual bat izatetik haratago, negutik udazkenera bitartean garatzen den prozesu baten, sagarraren ziklo naturalaren emaitza da. Sagarra dolarean jo aurretik, lan ezberdinak burutu behar izan dira, besteak beste, sagarrondoak zaindu, hauen izerdialdia, loraldia, sagar aleen hazkundea eta bilketa eginez.

Prentsaketa eta kupeletan gertatzen den zukuaren fermentazioaren ondoren, martxoan, Barrikote festa ospatzen da bertan, sagardoaren dastaketarekin.

Izen emateak

Sagardo Astearen inguruko informazio guztia jasotzeko, edota Igartubeitik eskaintzen dituen tailer eta ekitaldi desberdinak ezagutzeko baserri museoarekin kontaktuan jarri behar da. Gogoratzen da Sagardo Asteko ekitaldietarako aldez aurretik izena eman beharko dela, kopurua mugatua delako. Honetarako 943 72 29 78 edo 72 51 07 zenbakietara deitu edo igartubeiti@gipuzkoa.eus helbidera idatzi. Informazio guztia www.igartubeitibaserria.eus helbidean.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Igartubeitik gaur emango dio hasiera XXI. Sagardo Asteari, urriaren 14ra arte

Ezkio-Itsaso: Igartubeitik gaur emango dio hasiera XXI. Sagardo Asteari, urriaren 14ra arte