Ezkio
Herri batzarra egingo da Itsason larunbat honetan hainbat gairekinEl Diario Vasco
ezkio-itsaso.
Miércoles, 29 de marzo 2023, 22:21
Larunbat honetan, apirilaren 1ean, herri batzarra egingo da Itsasoko gangara aretoan, 18:00etan hasieta. Bertan hainbat gai izango dira hizpide, horien artean, maiatzeko udal hauteskundeak. Izan ere, martxoaren 19an, Itsasoko Batzordearen berritze prozesua gauzatzeko egindako bozketaren ondoren, martxoaren 25ean botoak jaso zituzten herritarrekin egindako bileran zerrenda osatu da dagoeneko.
Publicidad
Larunbateko herri batzarrean, era berean, dendaren galdetegietatik ateratako ondorioak eta hurrengo pausoak ere tratatuko dira, Gorka Egiaren eskutik; baita Siadedoren galdetegietatik ateratako ondorioak ere, Itsaso osa eta Juanjo Allurrekin.
Aipatu zerrenda hauxe da: Gorka Sasieta, Anttoni Okariz, Maixabel Olanga, Olatz Iza, Asier Sasieta, Kaio Iraeta, Belen Iza, Jexux Gorrotxategi, Kizkitza Oria eta Xabier Elgarresta.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión