Borrar
Lau eta hamabi urte bitarteko gaztetxoei zuzendutako udalekuak izango ditugu aurtengoan Itsason. GALILEA
Ezkio-Itsaso

Ezkio eta Itsasoko udalekuetan izena emateko aukera bihar amaitzen da

Aurtengo Itsasoko udalekuak gaztetxoei zuzendutakoak izango dira, 4-12 urte bitartekoentzat

MIRYAM GALILEA

Osteguna, 26 maiatza 2022, 00:10

Comenta

Aurtengoan ere udalekuak antolatzeko intentzioa azaldu du Itsasoko Batzordeak eta izena emateko epea zabaldu du, ostirala arte irekita mantenduko delarik; Ezkioko udaleku irekietan parte hartzeko ere egun berdinera arte eman daiteke izena.

2022ko Udalekuak antolatu nahiean, aurtengoan herriko gaztetxoenei zuzenduak izango direla azaldu dute Itsasoko Batzordekoek. Herriko etxeetara zabaldu dute proposamena eta interesa azaltzen duten bizilagunen artean, bilera bat egin eta beharrezkoak diren doikuntzak burutuko dira.

Horrela, Itsasoko udalekuak ekainaren 27tik uztailaren 22/29ra (erabakitzeke taldearen arabera aste kopurua) bitartean aurrera eramango dira, goizeko 10:00etatik 13:00etara, eta 4-12 urte bitarteko gaztetxoei zuzenduko dira.bi partaide direnean 17.5€ eta hiru partaide 22.5€ ordainduko dituzte.

Udaleku hauetan jolasak, irudimena, sormena, marrazketa, zeramika, antzerkia, musika,... landuko dira. Azkenik, parte hartzaileren batek autobusa beharrezkoa izango balu, ordutegiak doituko dira autobus zerbitzura.

Udaleku hauetan izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko, 943 477 790 edo udala@itsaso.eus helbide elektronikora idatzi daiteke. Izena emateko epea ostiralean (maiatzak 27) amaituko da.

Ezkioko udalekuak

Urtero ospatzen diren moduan, aurtengoan ere Ezkioko udaleku irekiak aurrera eramango dira herrian, hauek uztailaren 4an hasi eta hilaren 29ra bitartean ospatuko direlarik, guztira lau aste izanik,

Goizeko 10:00etan hasi eta 13:00ak arte izango dira, astelehenetik ostiralera, Udalekuak Santa Lutziko Anduaga etxean, beti ere txangoren bat aurrera eramaten denean edota egun bereziak ospatzen dituztenean, beste lekuren batean aurrera eramango dituztelarik. Udaleku hauek hiru urtetik aurrerako haurrentzat zuzentzen dira, txikienak 2019an jaiotakoak izango direlarik.

Udalekuen prezioa, aurrekoetan bezala, familiaren haur kopuruaren araberakoa izango da, 45 eta 75 euro bitartean: haur bat duenak 45 euro ordainduko ditu; bi haur dituenak 60; eta hiru haur edo gehiago dituenak, 75€.

Udalekuetan parte hartzeko izena emateko epea zabalik dago, ostirala (maiatzak 27) azken eguna izango delarik. Honetarako Udaletxera deitu beharko da 943 721 303 telefono zenbakira; bertan ordaindu beharko da.

Izena ematen duten haurren arabera antolatuko dira taldeak eta egitaraua. Beraz, Udalekuak hasi aurretik bileratxo bat egingo da gurasoekin behar den guztia azaltzeko. Gurasoei telefono zenbakia eskatuko zaie harremanetarako. Gogoratzea ere herrian erroldatuta dauden haurrek lehentasuna izango dutela.

Begiraleak

Uztailaren 4an hasiko diren Ezkioko udaleku ireki hauek aurrera eraman ahal izateko begiraleak behar direlaren deialdia ere luzatu du herriko Udalak, interesdunek izena emateko epea zabalik dutelarik.

Udalekuak, jakin bezala, datorren uztailaren 4an hasiko dira eta lau astetan zehar irekita egongo dira, hilaren 29ra arte konkretuki. Egun hauetan lanean ibili nahi diren bigiraleek baldintza batzuk bete beharko dituzte Ezkio-Itsasoko umeekin lan egiteko.

Balioetsiko dena ondorengoa izango da: 18 urte beteta izatea; euskaldun osoa izatea; begirale edo hezkuntzarekin zerikusia duten ikasketak izatea; euskara egoki menperatzea, gutxienez EGA edo baliokide den tituluren bat izatea; eskarmentua izatea; herriaren ezagutza; azkenik, beharrezkoa ikusten bada elkarrizketak egingo dira begiraleak hobeto ezagutzeko.

Horrela, udarako begirale izan nahi duenak, bihar arte izena emateko aukera izango du, honetarako, Udaletxeko 943 72 13 03 telefono zenbakira deitu beharko da edo udala@ezkio.eus helbidera idatzi. Argibide gehiagorako ere bide berdina jarraitu beharko da. Izena ematearekin batera, curriculuma aurkeztea eskertuko du Udalak.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ezkio eta Itsasoko udalekuetan izena emateko aukera bihar amaitzen da

Ezkio-Itsaso: Ezkio eta Itsasoko udalekuetan izena emateko aukera bihar amaitzen da