Borrar
Laugarren eta bosgarren mailako ikasleek dute bi tailer hauetan parte hartzeko aukera euren proiektuak gauzatzeko. GALILEA
Ezkio-Itsaso

Eskolako jostuna eta aroztegi tailerrak martxan dira Medikuetxe berrituan

Beheko solairuan kokatuta daude, espazioa librea da eta LH4 eta LH5 mailakoek dira honetaz disfrutatzen dutenak

MIRYAM GALILEA

Ostirala, 15 apirila 2022, 00:04

Comenta

Oporretan daude eskolako haurrak momentu honetan baina jada Medikuetxean kokatu diren bi tailerretaz gozatzeko aukera izan dute, hauek orain dela aste batzuk martxan daudelarik.

Poliki-poliki eta faseka aurrera eraman dira Medikuetxeako obrak eta eraikuntzari dagokionez bertan egin beharrekoak guztiz amaituta daude dagoeneko, momentu honetan kirol ekipamendua kokatzearen zai daudelarik. Jakina denez eraikuntza honen beheko solairuan eskolako haurren erabilerarako diren bi tailer kokatu dira: jostuna eta arotza hain zuzen ere eta benetan gustura daude eskolako haurrak.

Lehen Hezkuntzako laugarren eta bosgarren mailako haurrak dira momentu honetan espazio hau erabiltzen dutenak, eskolako nagusienak, eta honetarako dagoen baldintza bakarra, proiektu bat izatea da. «Espazioaren erabilpena librea da, hortaz, behin proiektu bat buruan dutenean hau praktikan jartzen hasten dira, gauzatu arte; bai aroztegian egin daitezkeenak edo baita jostun tailerrean egitekoak», azaltzen dute bidelagunek.

Horrela, behin haurrek proiektuan pentsatu dutenean hau pausoz-pauso gauzatzeko aukera eskaintzen zaie, bietako tailerren batean, benetazko materialak erabiliz eta irakasleen begiradapean. «Espazio honen erabilpena ikastetxeko nagusientzat da momentuz, benetazko materialak erabiltzen ditugulako. Poliki hastea erabaki dugu eskolan eta oso pozik gaude lehenengo emaitzekin», azaltzen dute herri eskolatik.

Espazioa librea da eta ateak irekita daude eskolako haurrak bertan lan egin dezaten. Momentu honetan lan desberdinak burutzen hasiak dira, pausoz-pauso, lanean fin eta gogoz aritzen direlarik.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Eskolako jostuna eta aroztegi tailerrak martxan dira Medikuetxe berrituan

Ezkio-Itsaso: Eskolako jostuna eta aroztegi tailerrak martxan dira Medikuetxe berrituan