Envejecer bonito taldeak datorren astelehenean hartuko du martxa
Sendabelarren tailerra izango da egitarauaren azkena, datorren astelehenean Igartubeitin burutuko delarik
MIRYAM GALILEA
Osteguna, 17 martxoa 2022, 22:59
Tailer eta ikastaro desberdinak antolatzen ari dira hilabete honetan Urola Garaian eta hauekin batera ere, Jabetze Eskolaren eskutik, Envejecer bonito taldea martxan jarriko da datorren astean, Emakumeen Etxean burutuko dena.
Urola Garaiko Jabetze Eskolaren programazioaren barruan dagoen Envejecer Bonito taldea martxan jarriko da martxoaren 21ean, astelehena. Hamabost egunetan behin elkartuko dira parte hartzaileak, arratsaldeko 18:30etik 20:00ak bitartean, Urola Garaiko Emakumeen Etxean (Urretxu). Tailerra Itziar Gandia Quintanillak zuzenduko du eta honetan izena emateko aukera zabalik dago.
Tailerrak
Hilabete honetan ere sei tailer berri desberdin jarri dira martxan. Hauetako lehenengoa martxoaren 1ean hasi zen, 'Bizitzaren korapiloak elkarrekin askatuz: Makrame' delako tailerra izanik; bigarrena, 'Emakumeak mugimenduan' tailerra dugu, hau hilaren 4an abian jarri zelarik. Bestetik, Yogaterapia saiok ere martxan daude martxoaren 9tik; eta zoru pelbikoa lantzeko tailerra astelehenean hasi zen.
Jabetze Eskolak antolatutako udaberriko egitarau honen barne bihar 'A mano y sin permiso' delakoa hasiko da, hau martxoak 19, apirilak 9 eta maiatzak 7an burutuko delarik, Tania Sirianyren esku. Tailer hau bigarren zatia izango da eta parte hartzeko aldez aurretik lehenengo zatian egon izana beharrezkoa izango da. Legazpiko Saturnino Telleriako lokalean ospatuko da.
Azkenik, martxoaren 21ean, astelehena, Sendabelarren tailerra ospatuko da Ezkio-Itsasoko Igartubeiti Baserri Museoan. Ikastaro hau maiatzak 21; eta ekainaren 7, 14 eta 21ean izango da arratsaldeko 17:30etik 19:30ak bitartean. Ikastaro hauek guztiak doakoak dira.
Informazio gehiago jasotzeko edota hauetakoren batean izena emateko 943 25 23 89 telefono zenbakira deitu daiteke edo jabekuntzaeskola@gmail.com helbide elektronikora idatzi. Gogoratu beharra dago izena emateko epea ikastaroa hasi baino bi egun lehenago amaitzen dela.