Ezkio
'Elbira' filmaren proiekzioa Ezkio-Itsason Emakumearen Eguna ospatzekoC.L.
ezkio-itsaso.
Miércoles, 1 de marzo 2023, 21:48
Ezkio-Itsasok ere bat egingo du datorren asteazkenean Emakumearen Nazioarteko Egunarekin eta hala 'Elbira' dokumentalaren proiekzioa antolatu dute egun horretan udaletxeko lehen solairuko batzar aretoan. Emanaldia 19:00etan izango da eta ondoren afari-merienda eskainiko da Anduaga elkartean. Hitzordua doan izango da, baina parte hartu nahi duenak udaletxean eman beharko du aurrez izena.
Publicidad
Elbira Zipitria (Zumaia, 1906 - Donostia, 1982) irakasle eta euskaltzalearen historia kontatzen du 'Elbira' dokumentalak. Hainbat adituren eta haren gertuko kideren eskutik Zipitriaren bizitzako gertaeretan eta herriari egindako ekarpenean sakontzen du Iban González zuzendariak.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión