Datozen hilabeteetan ere ekintza berriak Iburren
GALILEA
Ostirala, 18 azaroa 2022, 00:04
Ekintzen egitarauarekin aurrera doaz Ibur Hipika klubean eta datozen hilabeteetan egingo diren berezien berri izan dugu.
Datorren hilabetean, abenduan, heziera klasikoko Campusa aurrera eramango da; urtarrilean berriz, heziera klasikoko lehiaketa klase batekin amaituko da Campusa; eta otsailean, mozorrotutako heziera klasikoko lehiaketa ospatuko dute Itsasoko zalditegian.
Honetaz aparte orain arte izan den bezala, ibilbideak, klaseak eta paseoak egiten jarraituko dute Iburren. Informazio gehiagorako www.iburhipika.eus helbidera jo.