Las diez noticias clave de la jornada

Ezkio

Bertako Produktuen V. Jardunaldia ospatuko dute Itsason

C.L.

ezkio-itsaso.

Miércoles, 18 de junio 2025, 20:34

Aurreko urteetako bideari jarraituz eta elikadura eta kontsumo ardura-tsua bultzatzen jarraitzeko helburuarekin, Bertako Produktuen Sustapenerako V. Jardunaldia ospatuko dute datorren larunbatean Itsason. Azoka egingo dute 17:00etatik 19:30etara Itsasoko plazan. Bertan barazki eta fruta gorriak, esnekiak, eztia, ogia, pastak, zukuak, bitxiak, arropa, crochet sorkuntzak, argizariarekin egindako osagarriak, kafea, txakurrentzako gehigarriak, hazi ekologikoak... izango dira. Ekoizle parte hartzaileak Pott Keramika, Ehunduz, Urteaga Urkulegi, Hariztizabal baserria, Albitxu baserria, Cosmo Artisautza, Araiz Bitxiak, Isla Pitxiak, Korosti Kafea, Behieko, Goieko Haragia eta Zutabiok izango dira.

Publicidad

Fisioterapeuta eta osteopata den Miren Salmeron Murgiondoren eskutik 'Osasun aktiboa esperientziatik' hitzaldia egongo da 19:45etatik 20:30etara eta ondoren, herriko produktuekin afaria egingo dute (tiketak azokan salduko dira 10 euroren truke).

San Joan bezpera

San Joan bezperako egitaraua ere prest dute Itsason. 21:00etan afaria ospatuko dute Ostatuan. Izen-ematea Ostatuan bertan edo 943 880 315 deituz. 22:00etan kanpaiak joz, sua pizteko deia zabalduko da eta 22:30etan sua piztuko da.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad