Benjaminen azken partidak jokatu dira, haurren txapelketa aurrera eginez
Datorren asteazkenean arratsaldean alebinen txanda iritsiko da, honetan zortzi bikotek parte hartuko dutelarik
MIRYAM GALILEA
Ostirala, 25 martxoa 2022, 00:10
Ezkioko Pilota Eskolak antolatuta, badira aste batzuk bi lehiaketa ospatzen ari direla herrian. Alde batetik, haurren pilota txapelketa dugu honetan Ezkio-Itsaso, Legazpi, Zumarraga eta Urretxuko haurrek parte hartzen dutelarik; bestetik, IV. Goxua Txapelketa ere aurrera eramaten ari da, nagusiak ostegunetan elkartzen direlarik.
Asteazkenean arratsaldean umeen benjamineko azken jornada jokatu zuten, beti bezala, Ezkioko pilotalekuan, eta honetan Ezkioko Ibai,Oier eta Aner, eta Zumarragako Nuñez eta Leo sailkatu ziren final laurdenetarako.
Haurren txapelketa honekin aurrera eginez, datorren astean alebinen txanda iritsiko da eta asteazkenean arratsaldean, hauek izango dira parte hartuko dute bikoteak: A taldeari dagokionez, Ezkioko Unax eta Eneko; Urre-txuko A. Enrique eta A.Enrique; Legazpiko Urko, Xabier eta Suhar; eta Legazpiko Iker eta Egoitz izango ditugu. Bestetik, B taldean, Urretxuko Abarrategi eta Garmen egongo dira; Legazpiko Amets eta Marco; Ezkioko Amets eta Oinatz; eta Zumarragako Leunda eta Nebreda.
Pilota Goxua
Pilotari nagusien partiduak ere aurrera doaz, eta atzo atzeratutako pare bat jolastu baziren ere, aurreko asteko IV Pilota Goxua txapelketako emaitzak ondorengoak izan ziren: Intxa-Piña bikoteak, Bereziartu-Barandiaran garaitu zuen 18-15 emaitzarekin; Mujika eta Esnaolak osatzen duten bikotea ere garaile irten zen, Urteaga eta Aiestaranen aurka 18-7; eta azkenik, Antiak eta Oliveirak, Aitor eta Enekoren aurka irabazi zuten 18-9 emaitzarekin.
Azkenik, atzo arratsaldeko 18:00etan, atzeratutako bi partida aurrera eraman ziren Ezkioko pilotalekuan, lenenengo kan-poraketa hau itxiz. Bertan, Fernandez-Txipi bikotea Arkaitz-Mikelen aurka aritu zen; eta Unanuek eta Varelak osatzen duten bikotea, Murua eta Luzuriagaren aurka aritu ziren.
Lehenengo kanporaketak amaituta, datozen asteetan aurrera egingo du txapelketa honek, ostegunetan arratsaldetan orain arte bezala, eta espero denez, Ezkioko San Migel jaien egitarauan barne (maiatzean) ospatuko da bai IV. Pilota Goxuako finala eta baita haurren txapelketarena ere.