Borrar
Egin diren ekintzen artean azoka edo zubi historikoen ibilbidea aurkitzen dira. GALILEA
Ezkio-Itsaso

Aurrera emandako pausoak, egindako lanak eta inbertsioak azaldu dituzte

Herri Batzarra ospatu berri dute Itsason, bertan gai desberdinak jorratu, azalpenak eman eta erabakiak hartuz

MIRYAM GALILEA

Osteguna, 21 uztaila 2022, 00:03

Comenta

Otsailaz geroztik herrian eman diren pausoak ezagutzeko, Batzar Nagusietako prozesua nola doan jakiteko, parte-hartze prozesuaren egoera ezagutu edo aurrerantzean aurrera eramango diren inbertsioetaz hitz egiteko, besteak beste, Herri Batzarra ospatu berri dute itsasoarrek.

Ganbara Aretoan elkartu eta batzarrarekin hasteko, otsaileko bileraz geroztik emandako pausoen berri eman zieten herri batzordekoek herritarrei. Honen arabera, San Lorentzoko bide berdeari dagokionez, Agerre-azpi parean bidea egokitu eta erreka gurutzatzeko bi pasarela ipini dira, eta landaketak ere egin dira bertako lursailean. Hala ere egin beharreko lan batzuk falta dira oraindik: langa berriak ipini Kamiñoetxeberri parean, 'todo-uno' delakoa bota zati batzuetan, eta tubo berria sartu Itsaso aldeko lehenengo kurban. Bileran adostu zenaren arabera, datozen asteetan egingo dituzte lan hauek.

Bestetik, baserri eta landa bideetan egindako lanak ondorengoak direla aipatu zuten: Itsusturritik gora, Mendeun bidean, Itturritatik Altzigarraga bidean, eta Eztalako bideko eskoilera.

Herrian otsailetik hona anitzak izan dira egindako ekintza sozio-kulturalak, eta hauek zerrendatu zituzte herri batzarrean: M8, udaberriko auzolana, Korrika, BBB formazioa, Mandubizelaiko trikuharria, Azoka, zubi historikoen ibilbidea, San Juan bezpera, Udalekuak...

Batzar Nagusiak

Itsasok auzo-udalaren aukera izango duen Batzar Nagusietako prozesua nola doan ere azaldu zitzaien bertaratutakoei. Hortaz, izandako agerraldiak ondorengoak izan dira: Arabako kontzejuak, Igeldo/Donostia, Itziar/Deba, Zubieta, Aldundiko legelariak eta Juan Landa/Juantxo Landaberea. Behin agerraldiak amaituta, alderdi bakoitzak bere konklusioak atera zituela adierazi zuten. Orain, testu bateratu batean jasoko dira adostasunak, eta irailean izango da bozketa.

Auzo-udal izateko Siadecorekin irailetik aurrera parte-hartze prozesu bat landuko da: bideragarritasuna, auzo-udalaren eskumenak eta helburu izango dituena. Honen helburu nagusia, Auzo Udal izateko beharrezkoa den dokumentazioa osatzea izango da (bideragarritasun plana). Hau aurrera eramateko, parte hartze saioak izango dira bai Itsason eta baita Ezkion ere, eskumenak zehaztu beharko dira eta prozesua amaitzean bozketa egingo da.

Honetaz guztiaz aparte, inbertsioetarako proposamenak eta diru-laguntza berriak zeintzuk izan daitezken azaldu zuten; eta udazkenerako agenda ere zehaztu zen: denda, antzerkia, Euskaraldia eta aurrera eramango diren ikastaroen inguruan aritu zirelarik.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Aurrera emandako pausoak, egindako lanak eta inbertsioak azaldu dituzte

Ezkio-Itsaso: Aurrera emandako pausoak, egindako lanak eta inbertsioak azaldu dituzte