Apirilaren 8an arratsaldean pasako da herritik Korrika
MIRYAM GALILEA
Larunbata, 2 apirila 2022, 23:58
Martxoaren 31n, osteguna, martxa hartu zuen Korrikaren hogeita bigarren edizioak Amurrion eta Donostian izango du amaiera apirilaren 10ean. Bide horretan zehar gure herria zeharkatuko du, apirilaren 8an, ostirala, arratsaldean,
Itsasoarrek, Korrikan parte hartzeaz gain elkarrekin ospatu nahi izan dute eta horrez gero meriendatxoa antolatu dute egun honetarako. Horrela, arratsaldeko 15:45etan elkartuko dira Zelai-Ondo elkartean; ondoren, 16:20etan Zozabarrotik Altzibarrera egingo dute korrika; eta amaitzeko 17:00etan Zelai-ondo elkartean ospatuko dute merienda.
Ezkio-Itsasoko Udaletxean kutxa bat jarri da Korrikaren alde herritarrak aportazioak egin ahal izateko.