Borrar
Zaborra nahastuta, bere lekutik kanpo eta atea irekita egoten da maiz. GALILEA
Ezkio-Itsaso

Alegiko garbigunean gertatzen diren jarrera desegokiak sahiesteko deialdia

Itsasoko Coworking espazioa erabiltzeko aukera zabalik da eta izena emateko epea hilaren 31n amaituko da

MIRYAM GALILEA

Asteazkena, 23 martxoa 2022, 00:06

Comenta

Alegiako garbigunean hainbat jarrera desegoki gertatzen ari direla eta, deialdi bat luzatu zaie itsasoarrei guztien artean egoera hobetzeko ahalegina egin dezaten.

Azken urteetan ikaragarrizko ahalegina egiten ari dira Ezkio-Itsason zabor bilketa zerbitzua hobetzeko, organikoa bereizteko, birziklagunea txukun edukitzeko eta horrekin batera baita birzikla-tze datuak hobetzeko ere. Hori horrela izanda ere, oraindik onartezinak diren jarrera batzuk gertatzen ari direla diote Itsasoko batzordetik eta horrez gero deialdi bat luzatu deite herritarrei.

Azaltzen dutenez, garbigunean lurrean poltsa asko agertzen dira noiznahi hauetako askotan zaborra bereiztu gabe dagoelarik; bestetik, atea zabalik mantentzeko harri bat jarrita egoten da zenbaitetan (txartelik ez duen edonor sartzeko moduan utziz); eta koltxoi, altzari eta etxetresna elektrikoak ateratzeko egutegia kasu askotan ere betetzen ez dela aitortzen dute (hileko azken ostegun gauean atera behar dira).

Batzordeak adierazi nahi duena da, egoera bideratzen ez bada, Sasieta Mankomunitatea, arau-hauslea identifikatu eta dagokion isuna jartzen hasiko dela. «Badakigu gutxi batzuen jarrerengatik daukagula arazo hau, eta orokorrean herritarrek betetzen ditugula arauak, horregatik eskerrak emateaz gain, espero dugu denon artean egoera hobetzea», azaltzen dute batzordetik.

Coworking

Itsasoko Coworking gunea egokituta dago dagoeneko eta Ezkio-Itsasoko Udal Osoko Bilkurak 2021eko abenduaren 22an eginiko batzarrean adostutako «Itsasoko Coworking guneko erabilera arautzen duen ordenantza» behin betiko izaeraz onartuta, proiektuan parte hartzeko onartutako baldintzak jarri dira.

Horrela, espazio hau erabiltzeko bete beharrekoak ondorengoak dira: Ezkio-Itsason erroldatutako persona fisikoak eta/edo beraien egoitza soziala Ezkio-Itsason duten pertsona juridikoak izan daitezke onuradun; eta ondorengo egoera batean egon beharko dute: Co-Working Itsaso Gunean lanean hasten diren enpresa berriak edo ekintzaileak izan beharko dira; enpresa sortu berriak edo jardunean hasten diren autonomoak; Gizarte Segurantzan alta emanda dauden enpresa eratuak edo autonomoak/profesionalak; eta telelana besteren kontura egiten duten langileak.

Beraz, interesatuek ondorengo dokumentazioa aurkeztu beharko dute postuaren eskaerarekin: NAN edo IFK, errolda edo egoitza sozialaren egiaztagiria, eta jarduera memoria.

Coworking Itsaso espazio honetan postu iraunkorrak eta aldi baterakoak daude aukeran. Iraunkorrei dagokienez, 25€/hileko kuota ordaindu behar da; aldi baterako berriz, bi aukera daude: hileko/30 eguneko bonoa 50€-tan edo eguneko sarrera 6€tan. Xehetasun guztiak ezagutzeko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutako Ordenantza begiratu daiteke.

Espazio hau erabiltzeko izena emateko epea ireki da dagoeneko eta hilaren 31 arte (osteguna) egongo da. Honetarako Ezkio-Itsasoko udaletxeko idazkaritzan edota Itsasoko Udal Bulegoaneskaera egin beharko da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Alegiko garbigunean gertatzen diren jarrera desegokiak sahiesteko deialdia

Ezkio-Itsaso: Alegiko garbigunean gertatzen diren jarrera desegokiak sahiesteko deialdia