Urgente Largas colas en la AP-8 y la GI-636 en dirección a la muga
Begiraleak. Lan eskaintza zabala egoten da uda partean. DV

Begirale ikastarorako aurre-izen ematea amaitzear dago

Gehienez 25 laguneko taldea osatuko da; bailarako gazteei zuzendutako ikastaroa da, legazpiarrek lehentasuna izanik

El Diario Vasco

ALTO UROLA.

Martes, 12 de junio 2018, 00:25

Legazpiko Udalak aurten ere antolatuko duen Aisialdiko Begirale ikastaroan Urola Garaiako gazteek parte hartzeko aukera dute, beti ere eta kopurua mugatua denez, legazpiarrek lehentasuna izango dutelarik; ikastaro honetan parte hartzeko 2019ko maiatzaren 24rako 18 urte beteta izan beharko dituzte gazteek. Aurre- izena emateko epea zabalik dago eta bihar asteazkena itxiko da.

Publicidad

Lanbide eta Eusko Jaurlaritzaren tituluak eskuratzeko aukera izango dute ikastaro honetako partaideek. Horretarako, 150 orduko ikastaroa (asistentzia derrigorrezkoa), 160 orduko praktikak (ikastaroa amaitu eta hurrengo 4 hilabetetan) eta memoria bat egin beharko dute.

Urtxintxa eskolak emango duen ikastaroa euskaraz izango da eta Legazpiko Kultur etxean egingo da, 2018ko irailetik 2019ko maiatzera arte. Behin betiko egutegia Eskolarekin itxiko da.

Taldea osatzeko 20 lagun beharko dira eta 25 lagun gehienez. «Aurtengo matrikularen prezioa ez dugu finkatu, iazkoa 420 eurokoa izan zen (aterpeko gastuak barne). Ordainketa bi zatitan egiteko aukera dago», azaltzen dute Udaletik.

«Ikastaroa Legazpiko gazteei zuzendutakoa da, nahiz eta plazak osatu arte beste herrietakoak ere kontuan hartuko diren», diote.

Beraz, aurre-izena eman nahi dutenek bihar ate izango dute hau egiteko aukera. Honetarako, www.legazpi.eus web orriaren bitartez egin beharko da. Taldea osatzen bada, ekainaren 15etik 22ra bitartean matrikulazioa irekiko da.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad