Ataun ezagutzeko txangoan izena emateko azken eguna
GALILEA
EZKIO.
Viernes, 6 de julio 2018, 00:19
Yartu Kultura Elkartekoek, herriko Udalarekin batera, urtero antolatzen dute txangoa Euskal Herriko txoko desberdinak elkarrekin ezagutzeko intentzioarekin eta, aurten aukeratutako helmuga Ataun izan da, txangoa, uztailaren 21ean eramango da aurrera.
Publicidad
Goizeko 10:30etan udaletxe parean elkartuko dira herritarrak, handik Ataungo bidea hartuz. Barandiaran Museoarekin hasiko da eguna, hau ikusi eta gero, Larruntzako zerrategia eta errotara bisita gidatua ere egingo da. Bazkaria Bittor jatetxean egingo dute eta arratsaldean Ataungo Organo Barrokoaren nazioarteko XII. jailadiko kontzertuaz gozatuko dute.
Txangoan parte hartzeko izena emateko azken eguna gaur izango da. Honetarako, udaletxeko 943 72 13 03 telefonora deitu.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión