Sukaldea. Sorginen munduan murgilduko gaituzten bi emanaldi hurrengo asteburuan.

Ekintza ugari Igartubeitin Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko

Bisita gidatu bereziak mokaduarekin, familientzako tailerra eta bi emanaldi izango dira hilaren 20 eta 21ean

MIRYAM GALILEA

Sábado, 13 de mayo 2017, 00:08

Tailerrak, lehiaketak, erakusketak... ekintza ugari antola-tzen ditu Igartubeiti Museoak eta hilabete honetarako ere anitzak izango dira planak, hauetako gehienak hilaren 20an kokatuko direlarik. Hilak 18an, osteguna, Museoen Nazioarteko Eguna ospatzen da eta honen ildoan ate irekiak izango ditugu asteburuan. Aurtengo leloari helduz, 'Museoak eta istorio eztabaidagarriak: museoetan esanezina esatea', landa inguruneko kondairetaz eta antzinako sinesmenetaz arituko dira Igartubeitin, Euskal Herrian, XVI. eta XVII. mendeetan sorginek jasan zuten jazarpenaren gertakari latzari erreparatuz.

Publicidad

Honez gero, larunbatean eta igandean bisita gidatu bereziak eskainiko dituzte antzinako mitoak, kondairak eta sinesmenak landa ingurunean gaian sakonduz. Hiru izango dira: goizeko 11:00etan izango da euskaraz, 12:30etan gazteleraz eta 17:00etan euskaraz edo gazteleraz, taldeak eskatzen duenaren arabera. Bisita gidatuak dohainik izango dira eta ongi etorri mokadutxoa ere eskainiko zaie bisitariei.

Gai honekin lotuta, eta hilaren 20an ere, familiei zuzendutako tailer berezian parte hartzeko aukera egongo da. Oraingoan sei urtetik gorako haurrek eta beraien gurasoen 'Eguzkilorea' tailerra izango dute eskura. «Ipuinen eta kondairen bitartez eguzkilorearen esanahia ezagutuko dugu eta parte hartzaileek beraien sorkuntza egin ahal izango dute baserriko material ezberdinen bitartez», azaltzen dute Ezkioko museotik. Tailerra arratsaldeko 16:30etan hasi eta bi orduko iraupena izango du, hau Interpretazio zentroan aurrera eramango delarik. Honetan parte hartzeko Igartubeitira bertara deitu beharko da aldez aurretik izena emanez, kopurua mugatua izaten baita (943 72 29 78). Tailerraren prezioa 3 euro pertsonako izango da, Famili Txartelarik deskontuak egiten direlarik.

Helduentzat emanaldiak

Sorginen munduan murgilduz bi emanaldi ikusteko aukera zabalduko digute Igartubeitikoek datorren asteburuan, amaitzaren 20 eta 21ean, biak helduentzat gomendatutak daudelarik.

'Akerbeltz: las brujas y el inquisidor' izango da lehenengo aukera, hau larunbatean arratsaldeko 17:00etan eta igandean eguerdiko 12:00etan botako dutelarik. César Urbina Vitoriak zuzendua, Akerbeltz-en emanaldia, jaialdi ezberdinetan makina bat sari lortu dituen animazio laburmetraia dugu.

Bigarren aukera 'Sorgin ehiza' izango da, hau larunbatean arratsaldeko 17:30ean eta igandean arratsaldeko 13:30ean ikusi ahalko da. Kasu honetan, Zugarramurdiko Sorginen Museoak utzitako ikusentzunezkoaz gozatzeko aukera izango da.

Publicidad

Hilabeteko azkena

Egitasmo hauetaz guztietaz aparte, hilaren 27an, larunbata, hileko azken tailerra eskainiko du Ezkioko Igartubeiti Baserri Museoak, oraingoan 5 urtetik 13 urtera arte haurrei eta beraien familiei zuzendutakoa izango dena. Tailer honetan, Pizza Bertatik Bertara egiteko aukera izango dute parte hartzaileek; hau Bertatik Bertara astean barne kokatuko da.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad