Baratza. Igartubeitiko lurrak lantzen ari dira, barazki, fruta eta bestelakoak hazten.

Baratzaren sekretuak ezagutzeko aukera zabaltzen du Igartubeitik

Lurraren prestaketa, landatzea eta beharrezkoa den zaintzaren inguruko gorabeherak ezagutu daitezke museoan

MIRYAM GALILEA

Jueves, 11 de mayo 2017, 01:45

Atal berri bat zabaldu dute Igartubeiti Baserri Museokoek, oraingoan baratzaren inguruko gorabeherak ezagutzeko aukera eskain-tzen daudelarik.

Publicidad

Baserri pareko lurrak aprobetxatuz aspaldi hasi ziren baratza ... lan-tzen Igartubeitikoek: porruak, azak, letxugak... ekintza desberdinak izan ditugu bertan, honen inguruko tailer bat edo beste ere aurrera eraman delarik haur eta familiekin. Baina oraingoan areago joan nahi izan dute eta lurraren lanketatik hasi eta barazki eta fruituak lortu arteko prozesua azaldu eta jarraitzea pentsatu dute, hau guztia bisitariei zabalduz.

Hilero Igartubeitiko baratzera hurbiltzeko gonbitea luzatzen dute museotik, honen sekretuak, garapena eta etengabeko aldaketa ezagutzeko asmoz, egitasmo hau Jakoba Errekondoren lankidetzarekin burututakoa delarik.

«Maiatzean landareen izerdia bere momentu honetan dago eta horrek loraldiari eta polinizazioari lagun-tzen dio. Baita palmondoak zein hostoak galtzen ez dituzten zuhaitzak, zitrikoak edo japoniar mizpira, landatzeko momentu egokiena da», azaltzen dute.

Publicidad

Eta hau guztia zuzenean ikusteko aukera dago. «Igartubeitiko bara-tzean lehenik lurraren prestaketei ekin diegu. Lurrari buelta eman, eta ondoren karea bota diogu, lurrak beharrezkoak dituen oxigenoa eta ura errazago mugitu daitezen», azaltzen dute.

«Karea hiru astez utzi dugu bere lana egiten eta ondoren ongarri organikoa bota dugu baratzean. Landatuko ditugun barazkiek elikagai nahikoa izan dezaten osasuntsu hazteko: artoa, barazkiak, 'guindilla' piparra,'Gernikako' piparra, letxuga, kalabazina...», diote antolatzaileek. Hurrengo asteetan, usain-belar eta sendabelar ezberdinak ere tartekatuko dituzte.

Publicidad

Zaintza

Naturak berea egiten du, baina honetaz aparte lan desberdinak dira aurrera eraman beharrekoak eta hauek Jakoba Errekondorekin kolaborazioan zerrendatu dituzte Igartubeitikoek: gaitzen aurkako tratamendua; asunarekin egindako salda zabaldu baratzean, edota xaboi eta tabakoarekin egindako nahaskia eman barazkien hostoetan; bara-tzeko belarrak kendu eta tarteka lurra arrotu atxurrarekin, urak errezago zirkula dezan; zuhaitz ezberdinen gaitzak tratatu; enborretako altsuma broteak kendu...

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad