Entsegua. Gabon erronda prestatzen lehen entsegua Itsasoko ostatuko atarian.

Dena prest Gabon errondarako

MIRYAM GALILEA

Miércoles, 21 de diciembre 2016, 00:33

Auzolanean maiz aritzen dira Itsasoko bizilagunak eta aurreko asteburuan ere horrelako topaketa bat aurrera eraman zen bertan, udaletxea izango den etxea goitik behera garbitu, hornitu, eta aldi berean ere gabon entsegu eta prestakizunekin hasi zirelarik.

Publicidad

Olentzeroari hautsa kendu, arropak behar bezala jantzi, lastoa kokatu, osagarri guztiak apaindu eta dotore dotore utzi zuten Itsasoko ostatuko atariaren sarrera, Olentzeroa bertan kokaturik. Lan honekin amaitu eta gabon errondako kanten lehenengo entseguari ekin zioten. Baziren pare bat ordu herriko gaztetxoek kitarrak, flautak eta bestelako instrumentuez lagundurik entsegua aurrera eraman zutela baina ofiziala, haur, gazte eta helduak biltzen dituena, Olentzeroa kokatu ostean aurrera eraman zen. Hau bukatu eta eguna behar bezala amai-tzeko gaztaina jana aurrera eraman zen plazan, honetara herritar guztiak gonbidatuta egon zirelarik.

Bigarren eta azken entsegua errondaren bezperan ospatuko da, hilaren 23an arratsaldeko 20:00etan. Aurten ohiko kantuez gain berri batzuk ere abestuko dituzte, koplekin batera; nola ez gabon erronda musikaz lagunduta ere izango da. Gabon erronda abenduaren 24ean ospatuko da, goizeko 9:00etan bildu eta ilundu arte herriko auzo, kale eta baserriak abestiz bustiko dituztelarik.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad