Itsaso. Irailaren 18an desanexioaren inguruko kontsulta.

Irailaren 18an izango da kontsulta Itsason

Foru Aldundiak Udalari eskatzen dion azken pausoa edo baldintza izango da itsasoarren iritzia jasoko duen bozketa

MIRYAM GALILEA

Martes, 16 de agosto 2016, 00:15

Bilerak, lan taldeak, eztabaidak, antolaketa... honen inguruan biltzen den lan sakona izan da azken hilabeteetan Ezkio-Itsason aurrera eraman dena. Itsasoarrek Udalan egin zuten desanexio eskariatik abiatuz legeak ezar-tzen dituen pauso guztiak banan banan bete dituzte, Udalaren esku dagoen azkena hurrengo irailaren 18an aurrera eramango delarik, desanexioaren inguruko kontsulta Itsason burutuz.

Publicidad

Ezkio-Itsasoko Udalak Foru Aldundiarekin hainbat bilera egin ondoren, hasiera mahai politikoan eta mahai teknikoan ondoren, kontsulta irailaren 18an egitea erabaki dute. Hau Itsason egingo da eta itsasoarrek bakarrik hartuko dute parte bozketan; hauteskundeetan egoten diren baldintza berdinak izango ditu.

Prozedura

Garikoitz Aiesta alkateak dioenez, abuztua bukaera aldera Foru Aldundiak dekretua argitaratuko luke, eta orduan boto-txartelak egingo lirateke hauek etxeetara bidaliz. «Itsasoarrei notifikazioa buzoneo bitartez iritsiko zaie etxera, aldi berean hiru notifikazio bidaliko zazikielarik: kontsultaren jakinarazpen ofiziala, erroldan egotearen agiria eta jende aurreko notifikazioa. Dena batera buzoneatuko da eta hau printzipioz irailaren 2an egiteko inten-tzioa dago», azaltzen du alkateak.

Bozketa da Foru Aldundiak Udalari eskatzen dion azken pausoa, eta «behin hau eginda hauei dagokie ofizialki Diputatuen mahaian onar-tzea eta orden baten bidez notifikatzea. Ez dakigu zenbat denbora eramango dien baiztapen ofíziala egitea baina printzipioz ez luke luzea izan behar», dio Aiestak.

Ezkio-Itsasoko Udalaren inten-tzioa, eta Foru Aldundiak logikotzat hartzen duena, 2017ko urtarriletik aurrera Ezkioko Udalak bere aldetik eta Itsasokoak beretik funzionatzea da. Hala ere, eta estipulazioetan markatu zenaren arabera lehenengo urtean, transizio urtean, bi udaletako tenikariek gaur egun Ezkioko udaletxea denean lan egingo dute, baina bai funzionatzeko eran eta baita kontableki ere bakoi-tza bere kontura.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad