Euskararen Egunak kaleak bete zituen
Urretxu eta Zumarragako ikastetxeetako partaideek Euskararen Egunari ospakizun berezia eman zioten atzo
FCO JAVIER AGUADO GOÑI
Jueves, 4 de diciembre 2014, 00:06
Urretxun eta Zumarragan ere ospatu egin zen atzo Euskararen Nazioarteko Eguna. Aurten familiaren esparruan euskararen erabilera sustatzea izan da ospakizunaren helburuetariko bat,hori dela eta herriko ikastetxeek izan zuten protagonismo nagusiena.
Publicidad
Gainzuri Eskola Publikoak mosaiko erraldoi bat osatu zuen. Marrazkiak 365 borobiltzen zuen gainetik ikusita, eta urtearen egun bakoitzari erreferentzia egiten zuen, egun horietan guztietan euskara erabiltzeko bezain garrantzitsuak direla adieraziz. Horretaz gainera irakasleek antzezlan bat eskaini zieten ikasleei eta goizean zehar ikasle helduenek txikiekin elkartu ziren. Elkarrekin ipuinak kontatu, irakurketak entzun edo istorioak konpartitzeko aukera izan zuten.
Batukada kaleetan
Urretxu-Zumarrako ikastolakoak berriz, herrietako gune ezberdinetan banatu ziren goiz partean batukadaren doinuak zabaltzeko asmoz. Talde bakoitzak zuzendariaren erritmoari jarraituz euskararen aldeko leloak aireratu zituen. Ondoren, Lizeoko jolastokian zegoen finkatuta hitzordua den-denak elkartzeko. Eguerdiko hamabi eta erdietan hasiera eman zioten batukada erraldoiari. Mila eta berrehun lagun inguruk 'Euskaraz hasi, hezi eta bizi'- leloari eman zioten ahotsa eta erritmoa, bertan bereganatu zirenen artean Euskararen Egunaren funtsa kutsatuz.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión