Borrar

Iñigo Aranburu txirrindulari juniorra 39. sailkatu da Gipuzkoa Itzulian

Joseba Lezeta

ANTZUOLA

Asteartea, 26 ekaina 2018, 00:31

Comenta

Iñigo Aranburu karrerista antzuolarrak 39. bukatu du atzo arratsaldean Seguran amaitu zen Gipuzkoako Txirrindulari Itzulia. Josu Etxeberria irabazleak 10 minutu eta 33 segundoko aldea atera dio lau etapetako denborak batu ondoren.

Azkenengoan 51. helmugaratu zen Aranburu, azken etapa zein Itzulia irabazi dituen Etxeberria nafarrak baino 6 minutu eta 21 segundo gehiagorekin.

Taldekako sailkapenean, berriz, bosgarren sailkatu da an-tzuolarra Portabicis.com-eko bere kideekin.

Ander Legorburu, patinetan

Bergarako Burdinola patin-hockey taldearekin Euskadiko Kopa irabazi berri du Ander Legorburu antzuolarrak infantil-kadete mailan. Mirandan, Burgosen, jokatu da azken fasea. Melledesko Dragons arabarrei 4-3 irabazi zieten final gogor eta estuan.

Patin gainean trebeak dira benetan hockeyan diharduten gazte hauek.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Iñigo Aranburu txirrindulari juniorra 39. sailkatu da Gipuzkoa Itzulian