Eztalako futbol zelaiko bide berria prest da eta gaur zabalduko dute

Eztalako futbol zelai barrenean aparkalekutarako geratu den gunea. / ALBERDI
Eztalako futbol zelai barrenean aparkalekutarako geratu den gunea. / ALBERDI

Argiteria jarri eta aparkalekua moldatu dute, zoladura eta pintatzea falta badira ere

Joseba Lezeta
JOSEBA LEZETA ANTZUOLA.

Errepide nagusia eta Eztalako futbol zelaia lotuko dituen bide berria gaur zabaltzeko asmoa dute. Udal arduradunei atzo heldu zitzaien obrako enpresaren oharrak hala iragarri zuen. Prest da bide berria kanposantutik gora, argiteriako farolak jarri dituzte bazterretan eta automobilez igo ahal izango da aurrerantzean.

Martxoan itxi zuten futbol zelaiko aparkalekua ibilgailuentzat. Azken lau hilabeteetan, lanek iraun duten bitartean, ezin izan da erabili eta futbol partidak ikusteko oinez igo dira ikusleak zein jokalariak. Beraz, hurrengo denboraldia hasterako gertu da.

Dagoeneko, futbol zelai barrenean egin dute automobilak laga-tzeko gunea. Bidea bukatzen den lekuan dago, lehengoaren parean gutxi gorabehera, baina erabat laututa, ez aldapan. Hori bai, urbanizatzea falta da, hau da, zoladura jarri eta ibilgailuak ahalik eta ondoen uzten laguntzeko marrak pintatzea. Denbora bat beharko du horrek.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos