Eskoriatza
Kultura arloko dirulaguntzen eskaria egiteko epea zabalik da ekainaren 21era arteEl Diario Vasco
eskoriatza.
Jueves, 22 de mayo 2025, 20:43
Eskoriatzako herrian nahiz auzo eta elizateetan kultur arloko jaiak antolatzeko dirulaguntzak eska daitezke ekainaren 21era arte.
Ofizialki inskribatuta dauden elkarteek eta 18 urtetik gorako eskoriatzarrek egin dezakete eskaera, Udaletik jakinarazi dutenez. Horretarako, eskaerak sinatuta, eredu normalizatuaren arabera eta dagokien dokumentazioarekin batera, modu presentzialean edo telematikoan aurkeztu beharko dira ekainaren 21a baino lehen.
Elkarteek modu telematikoan aurkeztu beharko dute eskaera Eskoriatzako Udalaren egoitza elektronikoan; momentu oro izango dute horretarako aukera. Pertsona fisikoek, berriz, eskaera presentziala egiteko aukera izango dute, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:30era bitartean, Udalaren H@ZI zerbitzuan. Eskaera telematikoki egiteko aukera ere izango dute.
Hitzordua
Tramitazioa errazteko, dirulaguntza eskatu nahi duten taldeek edo pertsonek hitzordua eska dezakete, dirulaguntza honi buruzko xehetasunak jasotzeko. Hitzordua eskatzeko: H@Zi (8:00 – 14:30), 943 71 44 07, hazi@eskoriatza.eus
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.