Elustondo anai-arreba trikitilariak, domekan Lizarragako jaietako erromerian
Bezperan ospatuko dute San Martzial eguna, meza, plater-tiro saio, umeen jolas eta auzo afariarekin
Lizarraga auzoa prest da San Martzial jaiak beste behin ospatzeko. Asteburu honetan dira. Aurten, gainera, zapatuan da santuaren eguna eta egitarauak bi egun ditu, larunbata eta igandea. Egutegia horrela egokitu denez, asteguneko ospakizunik ez dute.
Agurtzane eta Jon Elustondo anai-arreba trikitilariek alaituko dute domekako erromeria. Bazkalostean hasiko dira eta iluntzera arte jardungo dute. Legazpiarrak dira, soinujolea Agurtzane eta panderojolea Jon. Dantza gogoko dutenentzat saio aproposa.
Bi meza izango dituzte 2018ko San Martzialetan, larunbatean aurrenekoa eta igandean bigarrena. Goiz-eguerdi partean biak.
Lizarragarrek prestatutako egitaraua laburra bezain betea da. Hona hemen.
Zapatuan: goizez, 10:00etan, txaplero jaurtitzea jaiei hasiera emateko; 11:00etan, plater-tiro saiorako probak; 11:30ean, meza; ondoren, gazta eta ardoa joaten direnen-tzat eta trikitilari gazteak; arratsaldez, 17:00etan, umeen jolasak; 18:30ean, txokolate-jana; 20:00etan, herriko trikitilariak; 21:00ean, herri afaria; afalostean, suzko erruberak eta izozkia. Gauez luzatuko da festa.
Domekan: goizez, 11:00etan, egunsentikoa txistulariekin; 11:30ean, San Martzialgo txirrindulari igoera; eguerdian, 12:00etan, meza; ondoren, salda guztientzat eta luntxa jubilatuentzat; 13:00etan, txirrindulari challengeko sarien banaketa eta Oinarin dantza taldeko kideen saioa; 14:00ak aldera, herri bazkaria ermita aurreko zelaian; arratsaldez, erromeria Agurtzane eta Jon Elustondorekin; iluntzean, Tortilla la madre; eta 21:00ean, txeplero jaurtiketa jaiei amaiera emanez.