Borrar
Smartlog Ointxe sasakibaloi taldea kBarakaldori irabazi zion finalerdian (69-65) ostiralean
Arrasate

Smartlog Ointxe taldeak Euskal Kopako finala jokatuko du bihar, igandea

Arrasateko nesken saskibaloi taldeak Barakaldori irabazi zion finalerdian (69 -65) eta finalean Azpeitiko Domusa Teknik izango du aurkari, Galdakaori 62 53 irabazita

DV

Arrsasate

Larunbata, 20 iraila 2025, 13:38

Comenta

Smartlog Ointxe taldeak Euskal Kopako finala jokatuko du bihar, igandea, Galdakaon Domusa Teknik-en kontza

Arrasateko nesken saskibaloi taldeak Barakaldori irabazi zion finalerdian (69-65) eta finalean Azpeitiko Domusa Teknik izango du aurkari, Galdakaori 62-53 irabazita.

Euskal Kopa Galdakaon jokatzen ari da eta ostiralean 2 finalerdiak jokatu ziren. Arrasateko jokalariek partida ona jokatu zuten bizkaitarren aurka, eta nahiz eta Joana Domingos jokalari angolarra ez izan, oso sentsazio onak utzi zituzten.

Partida oso parekatuta hasi zen bere lehen zatian, eta lehen laurdenaren amaieran nagusi ziren bizkaitarrak 13-15, baina atsedenaldian Smartlog Ointxe 32 – 30 aurreratu zen. Atsedenaldiaren ostean Smartlog Ointxek errenta hori handitzea lortu zuen, eta azken laurdenean 55-48 zen markagailua.

Azken 10'etan Barakaldoko jokalariak aldea murrizten joan ziren eta azken minutuan 67-64rekin sartu ziren, baina Arrasateko neskek garaipena eta finalerako txartela lortu zuten azkenean.

Finalean aurkaria Challenge Ligan jokatzen duen Azpeitiko taldea da, Smartlog Ointxe baino maila altuagoan jokatzen duena, eta a priori Euskal Kopa irabazteko faboritoa da. Partida 12:00etan hasiko da Galdakaoko Urreta Kiroldegian

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Smartlog Ointxe taldeak Euskal Kopako finala jokatuko du bihar, igandea

Smartlog Ointxe taldeak Euskal Kopako finala jokatuko du bihar, igandea