Arrasate
Kantu-bazkariak irekiko ditu larunbat honetan Uribarri nekazal auzoko jaiakBertso saioa izango da Egaña, Iguaran,Arregi eta Mendiluzerekin, eta ondoren bolo txapelketa Akorde taldeak alaituta
DV
Martes, 19 de agosto 2025, 20:58
Uribarri nekazal auzoa sanbartolome jaietan murgilduko da larunbatean kantu-bazkari, bertso-saio eta bolo txapelketarekin.
Publicidad
Festei hasiera emateko etxafleroak jaurtiko dituzte 11:00etan, eta ordu bete geroago umeentzako puzgarriak eta buruhandiak egongo dira. Nagusiek triki-poteoan joango tabernarik-taberna 13:00ean hasita.
Eguerdiko 14:30ean ohiko kantu-bazkarian bilduko dira auzotarrak elizako atarian.
Arratsaldean umeentzako puzgarriez gain, Akorde taldearekin musikaldia izango da 19:00etan.
22:30ean hasita, bertsotan arituko dira Andoni Egaña, Oihana Iguaran, Maider Arregi eta Aitor Mendiluze. Gai-jartzaile lanak Xabi Igoak egingo ditu..
Ondoren, Akorde taldeak girotuta, bolo txapelketa jokatuko da. Parte hartzeko 10 euro ordainduko dira izena ematerakoan, eta irabazleak txapela, gazta bat eta jasotakoaren %50a eskuratuko ditu; bigarrenak, gazta eta jasotakoaren %30a, eta hirugarrenak jasotakoaren %20a.
Igandean umeetzako jolasak egongo dira goizetik, eta 11:00etan auzoko hildakoen aldeko meza ospatuko da.
11:30ean patata tortilla txapelketa egingo da. Eta arratsaldeko 16:00etan mus txalpeketa jokatuko da
Publicidad
Mus txapelketako izen emateak 20 euro balioko ditu. Hauek izango dira sariak: lehenengo sailkatuentzako txapela, gazta eta jasotakoaren %40a; bigarrensailkatuentzako gazta eta jasotakoaren %30a; hirugarrenarentzako, jasotakoaren %20a, eta laugarrenarentzako jasotakoaren %10a.
Angiozarko Zabaletamendi
Angiozarko Zabaletamendin ea San Bartolome egun ospatuko dute3 domekan luntxa (13:00) eta auzo bazkariarekin (14:30).
17:00etan erromeria izango da Arkaitz Allur eta Miren Errastik alaituta, eta umeentzako jolas eta sorpresak egongo dira..
Publicidad
19:30ean bola jokoa hasiko bolatokian. Sariak, ondokoak: irabazlearentzat txapela, 100 euro eta urdaizpikua, bigarrenarentzat 70 euro eta gaztaia, eta 3. eta 4.arentzat 50 eta 30 euro hurrenez hurren. Gainera 5.ak ustekabeko saria izango du.
Jaia eguna borobiltzako 21:00etan hasita parrilada izango da borondatearen truke.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión