Arrasate
Goikobalu Abesbatzak Zinemaldian kantatuko du irailaren 21eanEl Diario Vasco
Arrasate.
Jueves, 4 de septiembre 2025, 20:19
Goikobalu Abesbatzak irailaren 21ean Donostiako Zinemaldiaren baitan Belodromoan izango den 'EITB Galan' parte hartuko du. Lehen aldiz egingo da bertan eta 'Euskal Herria Hegan' programaren lehen atala, 'Gipuzkoa Hegan', estreinatuko da. Programak, lurraldearen sekretuak azalduko ditu aireko bidaia baten bitartez. Fernando Velazquez konpositorearen zuzendaritzapean, Nafarroako Orkestra Sinfonikoarekin eta Olatz Salvadorrekin batera eskainiko duten emanaldia izango da.
Publicidad
Ikasturte berria hasteaz batera, Leitzako abesbatzarekin elkartrukeak egingo dituzte baita ere. Urrian izango dira eta bi emanaldi eskainiko dira: bata, Leitzan, urriaren 11n; eta, bestea, Arrasaten, urriaren 18an.
Txikiak eta gazteak
Goikobaluko txikiek eta gazteek, bestalde, irailak 16an hasiko dute ikasturte berria. Goikobalu Txikikoek urrian izango dute lehen kontzertua, Gipuzkoako Abesbatzen Federazioak berriki antolatutako topaketetan Gipuzkoako beste abesbatza batzuekin batera prestatutako 'Cantania 50 milioi segundo' obra estreinatuz.
Goikobaluk Juan Arzamendi Musika Etxean du egoitza. Hauek dira Goikobalu Abesbatza osatzen duten taldeen ordutegiak eta adin-tarteak: Goikobalu Izartxoak HH5 eta LH2 artean; entseguak ostegunetan, 18:00-18:45.
Goikobalu Txiki LH3 eta LH6 artean; entseguak astearte eta ostegunetan, 18:30-19:30.
Arrasateko Gazte Abesbatza (AGA) DBH1etik aurrera; ordutegia zehazteke. Goikobalu Abesbatza (helduak) entseguak astearte eta ostegunetan 20:00-22:00.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión