Rugbi taldeko neskak iazko denboraldiko partida batean. ART

Arrasate-Mondragón

ART-ko senior taldea lanean jada, eta neskek ostegunean ekingo diete entrenamenduei

Kepa Oliden

Arrasate-Mondragón

Lunes, 25 de agosto 2025, 20:17

Arrasate Errugbi Taldeko senior mailako mutilak lanean dira jada. Julen Barrutiak zuzendutako taldeak joan den astean ekin zion aurredenboraldiari, 18 urtez azpikoekin batera. Teknikari zuri-moreak jakinarazitakoaren arabera, talde zuri-moreak pasa den denboraldiko blokeari eutsiko dio: «Alta eta bajaren batzuk izango diren arren, iazko ekipoa mantenduko da, 30 jokalari ingururekin».

Publicidad

Newsletter

Ohikoa den moduan, aurre-denboraldian lagunarteko partidaren bat edo beste jokatuko dute Barrutiaren mutilek, oraindik bakar bat ere hitzartuta ez duten arren. «Euskadiko Errugbi Federazioak egutegia oraindik kaleratu ez duenez, momentuz ez dugu inongo neurketarik planifikatu», adierazi du entrena-tzaile zuri-moreak. «Dena ondo bidean, eta aurreko urteetan bezala, badirudi liga txapelketa urria hasieran hasiko dela», gaineratu du.

Mutilak ez bezala, senior mailako neskak aste honetan hasiko dira lanean, abuztuaren 28an, hain justu ere. Bizpahiru denboraldiz ekipoa Eibarrekin partekatu eta gero, aurten Zabalaren neskek Elorrio izango dute bidelagun, eurekin osatuko baitute taldea. Kasu honetan ere oraindik ez dute egutegiren berririk eta, mutilen kasuan bezala, txapelketa ofizialaren hasiera Maritxu Kajoi astebururako aurreikusten da. Klub zuri-moreko gainontzeko ekipoei dagokionez, guztiak iraila hasierarako deituta daude entrenamenduei berrekiteko. 18 eta 16 urtez azpikoek Elorrio era Eibarrekin partekatuko dute taldea; 14 urtez azpikoak, berriz, Soraluzerekin batera arituko dira.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad