Aretxabaleta
Dorletako Ama Txirrindulari taldean izena emateko kanpaina zabalik dago jadaEl Diario Vasco
aretxabaleta.
Miércoles, 17 de septiembre 2025, 19:59
Sasoi honetan ohi den bezala, Dorletako Ama Txirrindulari taldean, izen-emate kanpaina martxan jarri du. Aurten ere ilusio handiz ekiten diote denboraldiari. Helburua argia da, bailarako neska-mutikoek bizikleta hartu eta lagun giroan kirola egiteaz gain, disfrutatzea eta ondo pasatzea.
Publicidad
Hiru kategoria izango ditu txirrindulari taldeak: benjaminak (2016/2017an jaioak), alebinak (2014/2015ean jaioak) eta infantilak (2012/2013an jaioak). Entrenamenduak Almenen (Eskoriatzan), asteazkenetan eta ostiraletan, 18:00etatik 19:00etara izango dira.
Izena emateko edota dauden zalantzak argitzeko, dorletatxe@hotmail.com helbidera mezu bat bidali behar da. Bertatik emango da izen-ematea gauzatzeko informazio guztia.
Entrenamenduak
Entrenamenduak urriaren 8an hasiko dira. Beraz ez izan zalantzarik, animatu eta etorri txirrindularitzaz gozatzera!
Azkenik, Dorletako Ama Txirrindulari taldeak, taldea babesten duten enpresak, komertzioak eta udalak eskertu nahi izan ditu. Eskerrik beroenak beraz, JMA, Oreka Cycling Space, Instituto Óptico Auditivo, Aretxabaletako Udala, Arizmendi Ikastola, Arrasateko Udala, Fagor Arrasate, Fagor Ederlan, Fagor Professional, Ikerlan, Leintz Eskola Kirola eta Mondragon Assembly-ren babesari.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión