Lier Aranguren infantil mailako txirrindularia, azkarrena Iralako kronoigoeran
antzuola.
Domingo, 5 de junio 2022, 00:16
Lier Arangurenek hiru minutu eta hamar segundotan bete zuen Antiguatik Iralarako bidea, txirrindulari challengeari hasiera eman dion kronoigoeran denborarik azkarrena sinatuz. Lau segundoko aldea baino ez zion atera Unai Mondragoni, bigarrenari.
Publicidad
Hogeita hiru karrerista irten ziren, lau neska eta hemeretzi mutil. Mailaz maila Enaitz Irizar izan zen aurrenekoa alebinetan, Xabat Aiastui benjaminetan eta Ekhi Larreak bide laburragoa bete zuten prebenjamietan. Nesken artean aipatzekoa da Maddi Alonsoren denbora: 4:31.
Leire Galeano, Arenan
Nafarroako nesken pilota lehiaketako lau t'erdiko finala jokatuko du Leire Galeanok gaur eguerdian Iruñeko Arenan Goiuri Zabaleta leitzarraren aurka. Arratsaldean, berriz, Getarian dute Elkano sariko neurketa Leirek eta bere ahizpa Nagorek.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión