Antzuolar motorzaleak Herriko plazan bildu ziren domeka eguerdian. Euren bi erruberadun ibilgailuak eroan eta jendearen begi-bistan laga zituzten erakusketa osatuz. Mordoxka agertu ziren. Motor handiak, txikiak, zilindrada desberdinetakoak... denetarik zen. Hain gogoko duten zaletasunaz berba egiteko aukera aproposa izan zen baita. jose luis arregi
Antzuola

Jubenilen futbol taldeak derbia irabazi du eta Iker Larrea atleta, bigarren Ordizian

AKEkoak 2-4 nagusitu dira Ipintzan eta korrikalaria master mailako podiumera igo da

Joseba Lezeta

San Sebastián

Martes, 13 de diciembre 2022, 00:08

Antzuola Kirol Elkarteko jubenil mailako futbol taldeak ligako bigarren garaipena eskuratu du Bergara Cren aurka Ipintzan jokatutako neurketan. Imanol Gabilondok bi gol sartu zituen eta Unax Altzelaik zein Iker Etxanizek bana. AKEko futbolariek asteburuan izan duten partida bakarra da. Eztalan, adibidez, ez zen bat bera ere jokatu.

Publicidad

Iker Larrea korrikalaria, bestalde, bigarren sailkatu da Ordiziako Txindoki kroseko master mailan. Unai Señoran nagusitu zen eta Cipriano Burciok bukatu zuen hirugarren. Bera bezala Goierri Garaia taldeko kide den Ibai Larrea Espainiako selekzioarekin kontzentratuta egon da Leonen asteburuan.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad