Borrar
Annemiek van Vleuten Antzuolan izango da egubakoitzean.

Mundu osoko emakume txirrindulariak bilduko dira egubakoitzean Antzuolan

Birako hirugarren etapako irteera eta helmuga hartuko ditu Herriko plazak

JOSEBA LEZETA

Domingo, 14 de mayo 2017, 00:13

Annemiek van Vleuten 34 urteko holandarra da Emakumeen Biran parte hartzeko izena eman duten ehun karreristetako bat. Iazko abuztuan egin zen ezagun Van Vleuten. Rioko Olinpiar Jokoetako iraupeneko saioan, helmugatik kilometro gutxira bakarrik ihes eginda zihoan aldapan behera. Bihurgunea gaizki hartu eta jausi egin zen. Hiru orno hautsi zituen eta bere taldekide batek irabazi zuen berea ematen zuen urrezko domina.

Sei laguneko hamazazpi taldez osatutako tropelean izango da Van Vleuten datorren egubakoitzean Antzuolan. Emakumeen Birako hirugarren etapa hasi eta bukatu egingo da Antzuolan, Herriko plazan hain zuzen.

Duela gutxi istripua izan ondoren aste batzuk geldi eman dituen Ane Santesteban errenteriarrak eramango du 1 zenbakia. Italiatik, Frantziatik, Suitzatik, Australiatik, Errusiatik, Holandatik... etorriko dira taldeak. Euren kideen artean mundu osokoak ageri dira. Goi mailakoak asko eta asko.

Espainiako selekzioa ere bertan izango da. Baita Bizkaia-Durangok eta Lointek-ek aurkeztutako seikoak ere.

Arratsaldeko hiru eta erdietan emango da irteera eta bost eta erdiak inguruan ailegatuko dira txirrindulariak 77 kilometroko ibilbidea bete ondoren. Hau da: Antzuola, Bergara, Arrasate (sprint rush), Aretxabaleta, Eskoriatza, Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Antzuola (sprint bonus), Deskargako gaina, Urretxu, Legazpi, Udana (sprint bonus), Oñati (sprint rush), Bergara eta Antzuola.

«Autoak garajeetan»

Egubakoitza egun berezia izango da Antzuolan eta eragina izango du trafikoan, nahiz eta Bira datorrenean baino ez diren erabat itxiko kaleak. Hori bai, irteera eta helmugako egitura jartzen diren bitartean horretan dihardutenek izango dute lehentasuna. Beheko Auzoan hasi eta Antiguaraino ezingo da egun horretan automobilik aparkatu eguen gauean hasi eta egubakoitzeko etapa bukatu arte. Sagastin, bestalde, eskolako patioa zein Torresoroa aurrea karrerako ibilgailuentzat gordeko dira. Udaletik azaldu digutenez, «garajeak dituztenei behintzat, ahal dela, egun horretan kalean autorik ez lagatzeko eskatzen diegu».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Mundu osoko emakume txirrindulariak bilduko dira egubakoitzean Antzuolan

Mundu osoko emakume txirrindulariak bilduko dira egubakoitzean Antzuolan